¿Zer egin dezakete udaletxeek etxegabetzeak gelditzeko?
No hi ha més respostes a la pregunta
Aitziber Ibaibarriaga

Udal guztiek protokolo bat izan beharko lukete etxe bat izateko zilegizko eskubidea kolokan ikusten duten herritarren egoera horri aurre egiteko


Gauza asko. Udalek ahalegin guztiak egin ditzakete egoera ekonomiko zehatz baten aurrean oinarrizko etxebizitza duten horren hipoteka ordaindu ezinean dauden pertsonen eskubideak bermatzeko, hau da, irabazi asmoko harreman ekonomiko hutsetan oinarrituriko etxegabetzeen aurka jo dezake.

Hasteko protokolo bat osa dezakete etxe bat izateko zilegizko eskubidea kolokan ikusten duten herritarren egoera horri aurre egiteko eta bertan hainbat neurri jaso daiteke.

Hona hemen aipatutako protokoloak jaso ditzakeen hamar neurri egingarri:

1.- Ezinbestekoa da instituzioen eta etxegabetzeen aurka ari diren eragileen arteko elkarlana, informazioa elkartrukatu egoera hau pairatu edo pairatzear dauden eta euren egoeraren berri eman duten pertsonen errolda, desjabetzeen inguruan zer esanik izan dezaketen teknikariak gaiaren inguruan formatu…

2.- Herritarren aurkako etxegabetze prozedura martxan duen bankuarekin harreman bidea ireki, prozedura hori denbora mugagabean bertan behera uzteko eskatzeko.

3.- Udalak, kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera. Etxegabetzeak gauzatzen dituzten eta egiten ez dituzten entitate finantzieroen arteko lehentasunezko sailkapena egin eta etxegabetzerik egiten ez duten entitate finantzieroak aukeratu udalarekin aurrera begirako harremanetarako.

4.- Udalak, kasu honetan Bilbokoak, BBKko erakunde sortzaile eta Kutxabank-eko partaide den heinean, bereziki eskatu etxegabetzeak bertan behera utzi ditzan denbora mugagabean. Epaitegietan martxan dauden prozedurak ere bertan behera uzteko beharrezko diren urratsak eman ditzan eskatu.

5.- Herritarren jakinaren gainean utzi etxegabetzeen gaiaren aurrean Banku, Kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera.

6.- Etxagebetze prozesuei dagokienean, epaitegietatik bideratutako prozedurak gauzatzeari uko egiten dioten udal langileak babestu.

7.- Ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duten herritarrei, etxebizitza eskubidea onartua izan dezaten, informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskaini.

8.- Ohiko etxebizitzarik gabe geratu diren herritarrei Udal Etxebizitak-en kokatu.

9.- Etxebizitza hutsik dituzten banku eta higiezin enpresei ardura eskatu edota Udal Etxebizitak-en esku uztea (hau Bilbon egin da, EH Bilduren eskariz).

10.- Herrian etxe jabetza galtzera eramaten duen prozedura bat gauzatzen den bakoitzean, herri eragileek, etxebizitza eskubidearen alde eta etxegabetzeen aurka, dei ditzaketen elkarretaratze-mobilizazioekin bat egin eta udal ordezkariak gerturatu bildutako beste herritarrarekin batera kalteturiko pertsonari babesa emateko.

Aipatutako neurriak egingarriak dira oso eta EH Bilduk gobernatzen dituen udaletan martxan jarri ditu jada, Donostia kasu.


 Compartir
Aitziber Ibaibarriaga
 Pregunta ¿Zer egin dezakete udaletxeek etxegabetzeak gelditzeko?

Ez naiz aditua halako kontutan, baina badirudi etxegabetzeei dagozkienerabaki potoloenak behintzat ez direla udaletxeetan hartzen. Zer egin dezake Bilboko udalak halakoak eragozteko? Egin dezake bitartekari lana banku eta jabeen artean?

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
10 de 10 Apoyos
22.01.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres