Ez dugu ulertzen nola ukatu zaigun ikastetxe kontzertatua izateko baimena. Babestu eskaria Osotu Lanbarri gizarteko sektore sozioekonomiko gehienetara iritsi dadin!
No hi ha més respostes a la pregunta
Ikoitz Arrese Otegi

Hezkuntza sailaren eskumena da


Kaixo,

Lehenik eta behin, eskerrik asko egindako galderagatik.

Zuen galderari dagokionean, esan behar dugu guri ez dagokigula hezkuntza-kontzertuen kudeaketa eta erabakia, hori Hezkuntza sailari dagokio. Beraz, ematea edo ez, Sailaren eskumena eta ardura da. Dena den, hezkuntza-kontzertuei dagokionean, Legebiltzarrean adostu berri dugun “Hezkuntza Akordioa” da gure oinarria, eta honen ondotik berritu beharko den hezkuntza-kontzertuen dekretu berria. Dekretu hau, Hezkuntza Akordioan zehaztutako irizpideen arabera berrituko du Sailak. Baina esandakoa, ez da gure gain dagoen ardura.

Hala ere, erabaki bat edo beste haratzeko, zuen proiektua hobeto ezagutu beharko genuke, guri dagokionean. Eta jakin beharko genuke Hezkuntza Akordioan zehaztutako oinarriekin bat datorren, eta zein hezkuntza eskaintza eta proiektu duzuen eta horrek zer nolako ekarpena egiten dion tokiko hezkuntza-planifikazioari.

Gurekin edozer partekatu nahi izatekotan, prestutasun osoa agertzen dizuegu.

Eskerrik asko eta ondo izan!


 Compartir
Ikoitz Arrese Otegi
 Pregunta Ez dugu ulertzen nola ukatu zaigun ikastetxe kontzertatua izateko baimena. Babestu eskaria Osotu Lanbarri gizarteko sektore sozioekonomiko gehienetara iritsi dadin!

[más abajo en castellano]

Osotu hezkuntza-proiektua duela zazpi urte jarri genuen martxan eskola tradizionalaren alternatiba gisa. Haurrek gizabanako lez ahalik eta potentzial handiena lortzea dugu helburu eta horretarako, arreta berezia jartzen dugu pertsonaren garapen integralean, bai eremu emozional eta sozialean, bai kognitiboan. Ikasleen ikaskuntza-erritmoak errespetatzean jartzen dugu arreta, bere indarguneak azpimarratuz. Hala, gure ardatza hezkuntza emozionala, pedagogia aktiboak eta ikasketa kooperatiboa dira. Ikasleei beren emozioak ezagutzen eta kudeatzen irakasten diegu, ezin baita ikasketarik egon egoera emozional egokirik gabe. 

Ateak ireki aurretik, zazpi urte hauetan, proiektua garatzen aritu ginen, Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planaren oinarrien gainean programazioak sortzen, unitate didaktikoak prestatzen, irakaslegoa formatzen… Behin Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planeko eskakizunak beteta, eraikuntzei dagozkien minimoak eta kontzertaziorako eskakizun minimoak beteta, Osotu Lanbarri ikastetxeak 2019an ireki zituen ateak ikastetxe baimendu gisa lehen eta bigarren hezkuntzako etapetan, ikastetxe pribatu gisa. 

Nahiz eta gure azken helburua den hezkuntza-proiektu hau sistema publikoaren parte izatea, hori den gure ametsa, argi geneukan hasieratik, helburua, gutxienez, ikastetxe kontzertatua irekitzea zela, ahal zen heinean, gizarteko sektore sozioekonomiko gehienetara iristeko. Beraz, hala eskatu genuen administrazioan: ikastetxea irekitzeko baimena erregimen kontzertatuari lotuta. Legeak esan arren administrazioak eskakizun bat erantzuten duenean, beti arrazoiketak gehituta joan behar duela, Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman zigun kontzertazioari zegokionean, arrazoitu gabe. Ez dakigu zergatik ezetatu zen kontzertazioa eta egun, Euskadiko Justizia Auzitegi nagusian demanda bat aurkeztuta daukagu, ebazpenaren zain.  

Azpimarratu nahi dugu, egoera honek eragin zuzena daukala proiektuan, langilegoan eta familiengan. Kuoten igotzea jasan behar izan duten familiengan eta baita ikastetxearen parte izan nahi duten eta beren egoera sozioekonomikoa dela eta, kanpoan gelditzen diren familiengan ere, ezinezkoa baitzaie kuota hauei aurre egitea. 

Gure helburua, hain justu, hasiera hasieratik kontrakoa izan da. Gure xedea gizartearen parte izatea da, ez proiektu aldendu bat aurrera eramatea eta pribatizazio egoeran dagoen ikastetxe bat sortzea. Irakaslego gehiena publikotik gatoz, gainera, eta ez dugu klasismo hau sustatu nahi, gizarteko esparru zabalenari eman nahi baitiogu zerbitzua. Momentu honetan, egoera okerrenean gaude, non familiek kuota altuak ordaintzen dituzten eta hala nahiko luketen familia askok ezinezkoa duten proiektuaren parte izatea. 

Gainontzeko bide guztiak agortuta, eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara: ez dugu ulertzen nola ukatu zaigun kontzertazioa eta are gutxiago, arrazoiketarik gabe. 
 

---

 

El proyecto educativo Osotu lo pusimos en marcha hace siete años como alternativa a la escuela tradicional. Nuestro objetivo es que los niños y niñas alcancen el máximo potencial como individuos y para ello prestamos especial atención al desarrollo integral de la persona, tanto en el ámbito emocional y social como cognitivo. Nos centramos en respetar los ritmos de aprendizaje del alumnado, haciendo hincapié en sus fortalezas. Así, nuestro eje es la educación emocional, la pedagogía activa y el aprendizaje cooperativo. Enseñamos al alumnado a conocer y gestionar sus emociones, ya que no puede haber estudio sin un estado emocional adecuado.

Antes de abrir las puertas, durante estos siete años, estuvimos desarrollando el proyecto, creando programaciones sobre las bases del plan Heziberri del Gobierno Vasco, preparando unidades didácticas, formando al profesorado… Una vez cumplidas las exigencias del plan Heziberri del Gobierno Vasco, cumplidos los mínimos correspondientes a las construcciones y los requisitos mínimos para la concertación, Osotu Lanbarri abrió sus puertas en 2019 como centro autorizado en las etapas de primaria y secundaria, como centro privado.

Aunque nuestro objetivo último es que este proyecto educativo forme parte del sistema público (ese es nuestro sueño), lo teníamos claro desde el principio, que el objetivo era, al menos, abrir un centro concertado para llegar, en la medida de lo posible, a la mayoría de los sectores socioeconómicos de la sociedad. Por lo tanto, así lo solicitamos en la administración: autorización de apertura del centro en régimen concertado. A pesar de que la ley dice que cuando la administración responde a una solicitud, siempre tiene que ir acompañada de razonamientos, el Gobierno Vasco nos rechazó en cuanto a la concertación, sin motivarla. Desconocemos el motivo de la denegación de la concertación y en la actualidad tenemos presentada una demanda ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, pendiente de resolución.

Queremos subrayar que esta situación afecta directamente al proyecto, al personal y a las familias. En las familias que han sufrido un incremento de cuotas, así como en las familias que, por su situación socioeconómica, quieren formar parte del proyecto y se quedan fuera, porque no les es posible hacer frente a las cuotas.

Nuestro objetivo ha sido precisamente el contrario desde el principio. Nuestro objetivo es formar parte de la sociedad, no llevar a cabo un proyecto alejado y crear un centro en situación de privatización. La mayor parte del profesorado viene del público y no queremos fomentar este clasismo, sino que queremos dar servicio al ámbito más amplio de la sociedad. En este momento estamos en la peor situación, donde las familias pagan cuotas altas y muchas familias que así lo desearían no pueden formar parte del proyecto.

Agotadas todas las demás vías, con esta petición nos dirigimos a los/las políticos/as del Parlamento Vasco: no entendemos cómo se nos ha negado la concertación y menos, sin razonamiento.

Enviada per
Osotu . Osotu .
879 de 500 Apoyos
05.05.2022

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres