Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?
No hi ha més respostes a la pregunta
Íñigo Martínez Zatón

Ezgaitasun ezberdinak dituzten pertsonen eskubideak bermatu behar dira


Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet zuen kasua guregana bideratzeagatik eta nire bidez gure taldearen elkartasuna helarazi nahi dizuet. 

Ezgaitasun ezberdinak dituzten pertsonen beharrak asetzea gure agenda politikoaren lehen lerroan egon beharko luke, baina tamalez, aurrerapauso asko eman diren arren, hezkuntzan, lan arloan eta mugikortasunean gauza asko dago egiteke oraindik. 

Aipatzen duzuen alor konkretu hau Foru Aldundien eskuetan dagoenez, zuen kasuaren inguruko datu gehiago izatea gustatuko litzaidake eta gure Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide taldearekin lantzeko konpromisoa hartzen dut irtenbide bat bilatu dezagun. Nire emaila martinez.i@legebiltzarra.eus da. 

Eskerrik asko 


 Compartir
Íñigo Martínez Zatón
 Pregunta Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat? veure’n més
Enviada per
Leire Larrauri Leire Larrauri
38 de 10 Apoyos
12.03.2020

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres