Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?
No hi ha més respostes a la pregunta
Jose Ramón Becerra

Mugikortasunaren eskubidea ziurtatzeko, irtenbideak egokitu.


Kaixo. EQUO Berdeak-en ustez, mugikortasuna eskubide unibertsala izan behar da. Zoritxarrez, oraindik ez dago onartuta, alabaina. Hori dela eta, datorren legealdian Legebiltzarrera iritsiko den Mugikortasun Iraunkorraren Legean eskubide hori sartzea proposatzen dugu. 

Dena den, eskubidea izan ala ez, zure ahizpak diskriminazio-egoera pairatzen du bere ezgaitasunarengatik. Hori argi dago, eta instituzioengandik erantzuna eman behar diote egoera horri, ez epe motzekoa bakarrik, epe luzekoa ere bai.

Badakigu instituzioetan oraindik ez dituztela bere politikak aldatu, batez ere mugikortasun-politika, aniztasun funtzionala duten pertsonak ez ahazteko eta baztertuta ez uzteko. Dena den, tresna egokiak eduki ez arren, konpromezu politikoa adierazi behar dute kasu honetan. Eta nola gauzatu konpromezu hori? Ba epe motzeko baliabideak eskura jartzen (praktiketan dagoen bitartean, adibidez) eta epe luzerako zure ahizparen enpresarekin elkarrizketa bultzatzen, ea bion artean irtenbide egokia bilatzen duten.

Zure ahizparen kasuan egiaztatzen da biharko mugikortasuna iraunkorra eta pertsonalizatua izan behar dela, inor atzean ez geratzeko. Horretarako egon behar dira aurrerapen teknologikoak eta instituzioen baliabideak, guztion bizitza errazteko. 


 Compartir
Jose Ramón Becerra
 Pregunta Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat? veure’n més
Enviada per
Leire Larrauri Leire Larrauri
38 de 10 Apoyos
30.03.2020

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres