EHBilduren taldea prestatua ote?
No hi ha més respostes a la pregunta
Kike Fernandez de Pinedo

Araban aldaketaren erronkarako prestatuta eta gogotsu gaude


Orain dela lau urte emaitza izugarriak lortu genituen, inoiz ezagutu gabekoak Araban eta Gasteizen. Testuinguru berezian, ilegalizazio saiakera tarteko, eman zirenez, ikusteko zegoen hurrengo urteetako joera. Baina zuk diozun moduan, behera joan beharrean joera gorakorra izan dugu. Hurrengo hauteskunde atarian egindako azken inkestaren arabera hortxe gaude goian, oso parekatuak EAJ eta PPrekin eta aukera errealekin lehen indarra ere izateko. Inkesta honetan ez da makala Podemos-en emaitza, boza batzuk galduko ditugu  baina aukera berriak ere ireki daitezke. Edozein modutan, Araban EHBilduren oinarri soziala zabala eta sendoa da, eta belaunaldi berriak aldaketa soziala eta burujabetzaren aldekoagoak direla gaineratuko nuke, nolabaiteko aldaketa soziologikoa ematen ari da. Beraz, uste dut badirela zantzuak baikorrak izateko, eta aukera historiko baten aurrean gaudela pentsatzeko.

Sinesten dugulako aldaketa etor daitekeela ez digu erronkak beldurrik ematen. Legealdi honetan erakutsi  dugu badakigula oposizioa egiten eta kudeatzen. Araban 12 udalerritan agintean gaude, eta proiektu interesgarriez gain, kudeaketa gardena, irekia eta eraginkorra eraman dugu aurrera. EHBilduko egituretan eta instituzioetan jende prestatua dago, baita bere oinarri sozial zabalean ere. Aniztasuna eta alor guztietako jendearen ekarpenak eta kontrasteak bideratzen ari gara. Talde anitza, prestatua eta aritua prestatzen ari gara hauteskundeetarako, baita geroko balizko ardurei ekiteko ere. Prestakuntza modu zabalean ulertuta, pertsona adituak eta arituak, eta jakina, entzuten, talde lanean aritzen eta dinamika parte hartzaileak sustatzen dakitenak.

Bestalde, ustelkeriaren usaina eta praktika okerren zerrenda gero eta luzeagoa Gasteizen eta Araban ere. Beraz, betiko (PP-EAJ-PSE) alderdien kudeaketa onaren mitoa erortzen ari da egunez egun. Haize berria eta aldaketa inoiz  baino beharrezkoagoa da, eta gu prest gaude ilusioz erronka honi heltzeko. Ustelkeria zeroren bermea gara.

 


 Compartir
Kike Fernandez de Pinedo
 Pregunta EHBilduren taldea prestatua ote?

Araban bakarrik du tendentzia gorakorra EHBilduk. Badirudi ezkerraren bozka kapitalizatu dezakeela, are gehiago aurreiritzi askok indarra galdu duten honetan (ETA, etc...). Podemosen agerpenarekin indar hau galtzeko arriskurik ikusten al duzue? Jendeak bozkatzen badizuete, EHBilduren taldea prestatua al dago erronkarako? Aditurik eta esperientziadun pertsonarik ba al duzue?

Eskerrik asko.

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
20 de 20 Apoyos
04.03.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres