¿Pariseko atentatuak Marotoren diskurtso xenofoboa bultzako du?
No hi ha més respostes a la pregunta
Kike Fernandez de Pinedo

Tamalez, Parisko atentatuek mezu xenofoboak indartuko ditu han eta hemen


Lehenik eta behin, “Charlie Hebdo”astekari satirikoaren aurka burututako atentatua adierazpen askatasun eta giza eskubideen kontrako eraso ankerra dela aipatu nahiko nuke. Garbi dago, Parisko atentatuek mesede egiten diotela mezu xenofobo eta islamofobo  bultzatzen duten guztiei. Zeuk aipatzen duzu “beldurraren politika arbuiagarria baina eraginkorra izaten baita”, eta hori bera ikusten ari gara egunotan. Rajoyk berak, yihadismoaren arriskua dela eta, segurtasunaren izenean, kontrol soziala areagotuko duten neurri berriak iragarri berri ditu. Edo paradoxikoa bada ere, askatasuna adierazpenaren defentsan askatasuna murriztea proposatzen ari dira. Frantzian eta Europako hainbat tokitan

Gasteizko kasuan, etorkinak eta batez ere magrebiarrak turkoburu bihurtu ditu  alkateak Frantziako Le Penen diskurtsoa bereganatuz.  Oso metodo zaharra,  ustelkeriaren kiratsa eta krisi ekonomikoak eragindako egonezina eta  haserrea etorkin pobreengana zuzendu eurak errudunak  balira bezala.  Horretarako laguntzen datuen erabilpen partziala eta interesatua, han-hemen dabiltzan zenbait aurreiritzi hauspotu edo adibide bat hartuta orokortzea dira alkateak erabilitako populismoz betetako argudioak  Dena, ordea, ez zaio ondo atera, eta barregarri gelditu da iruzurraren aurka berak  sortutako plataformaren bozeramailea  Lanbide eta Ogasun sailarekin iruzurra egin duela jakin denean. Udaletxean balizko “iruzurra”  ikertzeko sortutako batzorde berezian aritu diren adituek ere ez dute Maroto oso leku onean utzi. Horietako batek honela laburbiltzen zuen mezua “ ez du merezi bozka batzuen truke hauteskunde osteko egunean  elkarbizitza eta kohesioa apurtuta izango dituen hiri bat”. Orain arte, Frantzian eta Europan ez bezala gurean ez dela etorkinekiko arazo berezirik egon ohartarazi ziguten, azpimarratuz oso arriskutsua izan daitekeela Marotok hasitako bideari su gehiago ematea. Honen aurrean, aniztasuna ondo kudeatzeak gizarte aberatsagoa eta hobeagoa dakarrela gogoratu zuten.

Bestalde, ez da ahaztu behar Frantziak etorkinekiko politika  asimilazioan oinarritu dela, hau da, etorri berriei  identitate,etnia eta kultura bakarra onarraraztea baino ez zaie eskaini, Errepublika Laiko jainkotuaren baloreen izenean, askotan ghetizazio fisikoa ere bultzatuz. Ondorioak begi bistakoak, batetik  Le Penzaleen indarra, eta bestetik, Parisko auzo pobreetan jaiotako  etorkinen 2. edo 3. belaunaldiko gazte askoren identitate arazoak eta gutxi batzuen erradikalizazio fundamentalista. Hau guztiagatik, mezu ultraeskuindar –xenofoboak gaindituko dituen Euskal Herria anitza eta koloretsua bultzatu eta zabaldu behar dugu, pedagogia eginez eta elkar ezagutza sustatuz.. Gizartearen kohesioa eta elkarbizitza jokoan daude. Finean, jatorri ezberdinen gainetik  Denok Gara Gu


 Compartir
Kike Fernandez de Pinedo
 Pregunta ¿Pariseko atentatuak Marotoren diskurtso xenofoboa bultzako du?

Ez luke hala izan behar, baina hauteskunde emaitzetan maiz eragina izaten dute halako gauzek, beldurraren politika arbuiagarria baina eraginkorra izaten baita. Uste duzu Marotori horrelakoek lagundu egiten diotela?

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
51 de 50 Apoyos
08.01.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres