Euskararen erabileran atzerapausoa?
No hi ha més respostes a la pregunta
Markel Olano

Gure lehentasun garrantzitsuenetarikoa da euskarari behar duen bultzada ematea


Asko eskertzen dizut galdera luzatu izana, Amaia, euskararena benetan arduratzen nauen gaia baita. Hasteko, erabat gezurtatu behar dut euskal hiztunak bigarren mailan uzten ari garenik. Alderantziz. Kanpainatik hasi eta Gipuzkoako Aldundira iritsi ginenetik, argi utzi dugu euskarari behar duen bultzada ematea dela gure lehentasun garrantzitsuenetarikoa. Izan ere, ikusten dugu euskarak azkeneko urteetan aurrerapauso handia egin duela, baina horrek gehiago eduki duela zerikusia ezagutzarekin eta ez horrenbeste erabilerarekin. Euskarak urrats handia eman du eskoletan eta hezkuntzan, baina kalean gehiago indartu behar da.

Jakin badakigu Gipuzkoako egoera gainerako lurraldeena baina hobea dela, eta horretaz baliatu behar gara hizkuntzen arteko oreka lortzeko. Gure helburua da Gipuzkoa ezberdintasun ahalik eta txikienak dituen lurraldea izatea, ekonomia, gizarte eta genero ikuspegitik bezala, hizkuntzaren esparruan ere. Eta hori lortzeko, Hizkuntza Berdintasuneko 2015-2019 Plan Estrategikoa aurkeztu berri dugu Mikel Irizarrek zuzentzen duen Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzaren eskutik. Euskararen biziberritze prozesua bidegurutze batean dago eta, ekimen honekin, gizarte eragileekin lankidetzan hartu ditzakegun norabideak aztertu nahi ditugu. Gipuzkoak aitzindari jarduteko bokazioa eta baldintzak ditu eta hori lortzeko estrategia adostuak lortzen saiatuko gara.


 Compartir
Markel Olano
 Pregunta Euskararen erabileran atzerapausoa?

Impresioa dut bai zuk zeuk, eta baita zure alderdiak ere azken aldian euskara bigarren plano batean utzi duzuela. Webgune honetan zure biografia ikustea bakarrik nahikoa da: lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz. Eta aurrekanpainan zehar antzeko jarrea hautean dut (lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz), bai sloganeaan, bai hitzaldietan...

Egia esan horrek larritzen nau. Estrategia bat al da? Euskal hiztunak bigarren mailan uzten ari zaretenaren sentsaziorik ez al duzu?

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
41 de 20 Apoyos
16.04.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres