Pixoihalen birziklapena noizko? / ¿Reciclaje de pañales para cuándo?
Markel Olano

Ezagutzen dut Goierriko esperientzia


Arratsalde on,

Ezagutzen dut Goierriko esperientzia eta Birzitek enpresak sortutako berrikuntza arrakastatsua. Aipatu nahiko nuke, hala ere, herrietako gaikako zabor bilketa sistemak antolatzeko eskuduntza udalena eta mankomunitateena dela. Gipuzkoako Batzar Nagusiek lurraldeko birziklapen tasa %70era igotzeko helburua ezarri dute datozen urteetarako eta bide horretan gure konpromisoa erabatekoa da. Ezinbestekoa da helburu hori gauzatzeko herritarrok, mankomunitateak eta Aldundiak elkarlanean jardutea; horretan saiatuko gara datozen lau urteotan ere.

Mila esker,


 Compartir
Markel Olano
 Pregunta Pixoihalen birziklapena noizko? / ¿Reciclaje de pañales para cuándo? veure’n més
Enviada per
Ipar Haizea Ipar Haizea
319 de 500 Apoyos
05.06.2019

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres