Euskal hedabideek Araba bazter uzten dute?
No hi ha més respostes a la pregunta
Miren Larrion Ruiz de Gauna

(...) zaharregia, txikiegia agian.


Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

 

Zure galderak Kirmen Uriberen hitzak ekarri dizkit burura. Eta lehengo egunean, orain dela gutxi Gasteizen bizitzera lagun australiar batek, hori ere esaten zuen, Gasteiz harribitxia zela, eta harrituta zegoela guztiz ezezaguna zelako. Eta horrek zer pentsa ematen du, eta bi arazo izan ditzakegu edo ez dugu preziatzen duguna edo ez dakigu kontatzen.

 

Gasteiztarrok eta Arabarrok harro egon gaitezke lortu dugunaz. Jakin behar dugu, honetan ere, kanpokoak ez direla etorriko kontatzera guk kontatzen ez duguna. Eta une honetan ditugun hedabide propioak indartuko dira preziatzen badugu, erabiltzen badugu, zabaltzen badugu sareetan aurki dezakeguna. Eta hedabide horien lana izango da kontatzea Araban eta Gasteizen egiten duguna, eta gure ardura istorio guzti horiek sortzea izango da, elkarlanean.


 Compartir
Miren Larrion Ruiz de Gauna
 Pregunta Euskal hedabideek Araba bazter uzten dute?

Sentsazioa dut, eta ez dut uste bakarra naizenik, euskal hedabideak, euskarazkoak zein ez direnak, kupoa betetzeko soilik ematen dutela Araba eta Gasteizko gertakarien berri. Gauza bera gertatzen da Nafarroarekin, eta zer esanik ez Iparraldearekin. Baina EAEren baitan, iruditzen zait Araba beti dela bazterreko errealitatea…. Bat zatoz?

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
21 de 20 Apoyos
10.01.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres