¿Zein da alternatiba Errekalehor auzoarentzat?
No hi ha més respostes a la pregunta
Miren Larrion Ruiz de Gauna

Elkarrizketa irekitzea okupen proiektua ezagutzeko eta auzorako genuen planekin - lurrak Basaldean proiektuan sartzea- uztartzeko aukerak aztertu


Urteak dira Errekaleorreko auzo elkarteak auzoaren egoera -izaera marjinala eta oso kalitate txarreko etxebizitzak zituen auzo baztertua- salatu zuela. Hori ikusita, auzoa eraisteko plana adostu zela, bertako biztanleak beste nonbait birkokatzeko konpromisoarekin. Erdian krisia eta batzuen utzikeriagatik, eta beste batzuen errekurtsoengatik, egungo egoeran gaude.

Gure planteamendua argia izan da. Errekaleor eraitsi, lur horiek desklasifikatu, lurzoru urbanizaezina bilakarazi eta lur horiek Basaldea proiektuan integratu.

Basaldea proiektua ekintza multzo bat da, tokiko nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburua duena.

Planteamendu honen inguruan ia erabateko adostasuna zegoen, harik eta 2013an gazte batzuek Errekaleor 26 okupatu eta egungo dinamika abian jarri arte.

Ordutik EH Bilduk etengabeko harremana eta komunikazioa izan du Errekaleorreko gazteekin, eta bai Osoko Bilkuran, bai Ensanche 21n zera planteatu dugu:

  1. Elkarrizketa irekitzea Errekaleorreko okupekin euren proiektua ezagutzeko eta Errekaleorrerako aurreikusita zeukaten planekin uztartzeko aukerak aztertzeko.
  2. Bitartean, bertan bizi diren lagunei bertako etxebizitzen erabilera prekarioa baimentzea.
  3. Udalak arazoa ez judizializatzea eta jarduera errepresibo orori uko egitea.

Beraz, elkarrizketa prozesu honen ondorioz Errekaleorreko plangintza birmoldatu liteke edota bertako gazteen proiektua udalerriko beste eremu batean, beti ere era adostuan, kokatzeko erabakia hartu.


 Compartir
Miren Larrion Ruiz de Gauna
 Pregunta ¿Zein da alternatiba Errekalehor auzoarentzat?

Epaiketa, desalojo eta abarrez harago, zein da EH Bilduren proposamena? Okupazioa baimendu, etxebizitza sozial bilakatu...?

Enviada per
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
23 de 20 Apoyos
11.02.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres