Zer neurri zehatz hartuko dituzue LGTBfobiaren aurka??
No hi ha més respostes a la pregunta
Miren Larrion Ruiz de Gauna

Planteamendu berezituak ditugu aniztasun sexualari begira


Oso programa mamitsua idatzi dugu honen inguruan, hemen irakurri dezakezu osorik: http://gasteiz.ehbildu.eus/files/2015/04/12.sEXUEUSK.pdf

Planteamendu berezituak egin ditugu edadetuen errespetuari lotutak, gazteekiko errespetua eta kulturaren bidez bultzatu beharreko errespetua.

Horrez gain, zazpi proposamen hauek ditugu:

1. Harreman ez-normatiboen ikusaraztea eta errekonozimendua, harremanak bikote formatura murriztu gabe, pertsona bakoitzak indibidualki aukeratutako beste harreman modu batzuk balioan jarriz.

2. Sexualitate ez-normatiboen praktikak eta desirak gizarte-bazterkeriako egoerekin duten lotura aztertzea.

3. Homofobia, lesbofobia eta transfobia sustatzen duten erakunde edo elkarteen programak ez finantzatzea, haietan ez parte hartzea, laguntzarik ez ematea, ez sustatzea, diruz ez laguntzea edo ez babestea.

4. Desira, sexualitatea edo genero-nortasuna ez merkantilizatzeko konpromiso instituzionala.

5. Sentsibilizazio-kanpainak bultzatzea fabriketan, eraikuntzan, obra publikoetan eta bestelako lantokietan harreman ez-normatiboak sozializatzeko.

6. Enplegu publikorako sarbidea bermatzea gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden LGTBIQ kolektiboko pertsonei.

7. Sentsibilizazio-kanpainak kirolean balioak transmititu eta indarkeriazko ekintzak desagerrarazteko, taldeek kirol guztietan sexu-aniztasunarekin duten konpromisoa sustatuz.

Hala ere, eta esan bezala gure programa osoa irakurtzera gonbidatzen zaitut


 Compartir
Miren Larrion Ruiz de Gauna
 Pregunta Zer neurri zehatz hartuko dituzue LGTBfobiaren aurka??

Muchos partidos y agrupaciones políticas se posicionan en contra de esta violencia pero luego no se concretan medidas ni actuaciones en este sentido. Esto deja ver que realmente no se tiene un discurso elaborado ni se han molestado en construirlo.

Enviada per
Ainhoa Bilbao Arkotxa Ainhoa Bilbao Arkotxa
67 de 20 Apoyos
18.05.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres