Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Nola uler daiteke gaur etxe batean hamar pertsona biltzea debekatuta egotea eta hemendik zazpi egunera milaka ikasle institutuetan biltzeko asmoak aurrera jarraitzea?

37 persones li han donat suport
37 de500 Apoyos
Nekane Badiola Pregunta de Nekane Badiola

Iñigo Urkullu lehendakariari eta bere lantaldeari zuzendutako galdera,

Gu ez gara inor zuen lanak eta moduak epaitzeko, baina hartu duzuen erabakiak gure familien biziak arriskuan jarriko dituenez, aurrera pausu bat eman behar dugu. Planto egiten dugu.

Lehenik eta behin esan Arantxa Tapia andereari irakasleok ez diogula inoiz lan egiteari utzi. Zuek bezalaxe ezagutzen ez genuen egoera bat kontrolatu nahian gabiltza. Lanean dihardugu, ordaintzen dizkiguzuen baino askoz ere ordu gehiago lan egiten, eta honexegatik errespetu minimo bat merezi dugu Tapia anderea.

Errespetu minimo bat eta segurtasun minimo bat. Irizpide politikoak albo batera utzita, ezin dugu ulertu nola gaur etxe batean hamar pertsona biltzea debekatzen duzuen baina hemendik zazpi egunera gure herri eta auzoetako institutuetan eta ikastetxeetan milak ikasle bildu nahi dituzuen.

Zazpi egunetara plan hau izateak ez du ez hanka eta ez buru. Lekuz kanpo dago.

Erabaki honekin aurrera egiten baduzue, gure familiak arriskuan jarriko dituzue beharrezko ez den erabaki batekin, eta hau guk, ezin dugu onartu. Irakasleok 18an planto egiten dugu.

37 persones li han donat suport
37 de500 Apoyos
Pregunta dirigida a: Eusko Legebiltzarra