Bizitzak erdigunean
Kaixo,
Aldez aurretik, Osoigoko kontu honetan nire izenetik erantzuten dudan arren, jakinarazi nahi dizuet galdera honen erantzuna Nerea Kortajarena lankidearekin prestatu dudala.
EH Bilduren ustez pobreziaren kontrako edozein estrategiak, ezer baino lehen, politika publikoetan paradigma aldaketa bat eskatzen du, bizitza baldintzen zaintza, politika publikoen erdigunean jarri ahal izateko.
Hortik abiatuko ditu EH BILDUk pobrezia eta bazterketa bizi duten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko bere ekimen guztiak. Pertsona guztiek beren bizitza proiektuak baldintza duinetan gauzatzeko gaitasunak areagotzean datza gure helburuetako bat eta horretarako baliabideak artikulatu eta mahai-gainaratzen ahaleginduko gara.
Epe motzean, gai honetan zuzeneko eragina duten eztabaida garrantzitsuak izango ditugu legebiltzarrean: Diru sarrerak bermatzeko eta inklusiorako errentaren ingurukoa, inklusio planarena, indarkeria matxistaren kontrako legearena, pobreziaren kontrako estrategiarena, enplegu plana eta LANBIDEren modernizazioari buruzko eztabaidak besteak-beste. Eztabaida guztietan aipatutako ikuspuntu hori txertatzen saiatuko gara. Eztabaida horren ondorioz pobrezia egoeran edo horretan erortzeko arriskuan dauden pertsonen gaitasunak handitu edo zabaldu beharko liratezke eta desberdintasunak murriztera bidean neurri espezifikoak lortu beharko liratezke.
Baliabide, programa eta estrategia guzti horiek baliabidez eta diruz hornitzeko saiakera ere egingo ditugu; dirurik gabe ezin baita estrategia eraginkorrik burutu.
Era berean, pobreziaren kontrako neurriak, pobreziaren bizi esperientzia bizi edo bizi dezaketen horiei zuzentzeaz aparte, aberastasunaren proportzio handienak metatzen dituztenei zuzenduz landu behar dira eta bide horretan neurriak ere bultzatu nahi ditugu. Bide honetan, zergen erreforma (gehien dutenek gehien ordain dezaten) eta zergen iruzurra ikuskatu eta zigortzea bultzatuko dugu.
Compartir
Las políticas implementadas hasta el momento no han servido para erradicar la pobreza y las desigualdades. El enriquecimiento desmedido de algunas personas se logra a costa del empobrecimiento de la mayoría. Los datos de la obscenidad de la riqueza no son un "castigo divino", tienen su origen directo o indirecto en las acciones del ser humano. Las desigualdades se vence con voluntad política.
Orain arte burututako politikek ez dute balio izan pobrezia eta desberdintasunak ezabatzeko. Pertsona batzuen aberaste neurrigabea gehiengo baten txirotasunean oinarritzen da. Aberastasunaren desparekotasunaren datuak ez dira “jankoitiar zigor” bat, gizakiaren ekintzetan badute abiapuntu zuzen edo zeharkako bat. Borondate politikoarekin egiten zaien aurre desparekotasunei.