¿Garantizará el Ayto de Donostia unas condiciones dignas a los socorristas a través de las subrogación además de contratar a los trabajadores injustamente despedidos?
No hi ha més respostes a la pregunta
Olaia Duarte

Bihar aukera paregabea izango dugu Donostiako gobernua osatzen duten alderdien jarrera zein den ikusteko


Hain zuzen ere, gai hau bozketara eramango dugu biharko Udalbatzara eta zuzenean aukera izango dugu udal gobernuaren erabakia zein den ikusi eta entzuteko. Hau da eztabaidara eta bozketara eramano dugun proposamena (kontrol mozioa):

1.- Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Udal Gobernuari zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzuak hondartzetan eta irlan ematen dituen enpresaren eta langileen arteko bitartekaritza ana egin dezala.
2.- Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Udal Gobernuari sorosleen subrogazioa bermatzeko pausoak eman ditzala datozen urteetako denboraldiei begira.
3.- Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Udal Gobernuari langileen eta gainerako herritarren mobilizazio eskubideak oztopa ez ditzan.

Donostiako sorosleen prekarietatearen gaia gertutik ezagutzen dugu eta 2017tik Donostiako udal gobernuarekin elkarrizketetan egon gara subrogazioaren gaia bermatu dezan, baina orainarte gobernuak ez du aurrerapausorik eman bide horretan. Gainera, biharko proposamenaren 3. puntuan aipatzen dugun bezala, sorosleen mobilizazio eskubideak oztopatzeko pausoak eman dira, hauteskunde autonomikoen hurrengo egunean orainarte arazorik gabe Zurriolako hondartzan mobilizazioak egiten ari ziren pertsonei isunak jarriz.

Zoritxarrez, hau ez da sorosleekin ematen den arazo isolatu bat. Azkeneko urteetan lan prekarietatea areagotzen ari da eta udalak neurri zuzentzaileak hartu ordez, zerbitzu publikoen pribatizazioaren alde egiten du langileen eskubideak enpresen eskuetan utziz, inolako jarraipenik eta bitartekaritza lanik egin gabe (etxez etxeko auxiliarren baldintzekin ikusi dugu, eraikin publikoen garbitzaileen kasuan ere, gestio pribatua duten kiroldegietan, etab.).

Askotan aipatzen dugu Donostiako gobernua osatzen duten alderdien, EAJ eta alderdi sozialistaren, hitzak eta ekintzak ez datozela bat eta bihar aukera paregabea izango dugu haien jarrera zein den ikusteko.


 Compartir
Olaia Duarte
 Pregunta ¿Garantizará el Ayto de Donostia unas condiciones dignas a los socorristas a través de las subrogación además de contratar a los trabajadores injustamente despedidos? veure’n més
Enviada per
Donostiako Sorosleak/Socorristas Donostiako Sorosleak/Socorristas
316 de 300 Apoyos
13.07.2020

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres