Atzera botako duzue EPEaren nota meritu lez kontsideratzea, ordezkoen zerrendak kudeatzeko?
Rebeka Ubera Aranzeta

EPE gaindituz gero X5 nota saritzea EZ dugu ikusten.


EH Bildu urteak daramatza ikastetxeetan irakasleak egonkortzeko neurriak proposatzen. Azkena, EH Bilduren ekimenez 2018ko ekainean onartu zen (publikoa da, legebiltzarreko web orrian espedientea ikus daiteke), orain planifikazio mahaian adosten ari dena sindikatuekin. Ikusiko dugu zertan geratzen den. Jarraipena egiten ari gara. Beharrezkoa dugu irakasleak ikastetxeetan egonkortzea hezkuntza proiektuei jarraikortasuna emateko, proiektu sendoak izateko ikasleen mesedetan. Eskola arrakasta lortzeko ezinbestekoa delako. Helburua ikasleak izan behar dira. Egonkortasuna ez da soilik EPEkin konponduko, are gutxiago ikusita dugun behin behinekotasuna tasa altua, eta urteetako kontratazioaren ondorioz areagotzen joan dena. 9.000-10.000ko poltsa batetaz ari gara. Beraz, EPEz gain beste neurri batzuk beharrezkoak dira. Gainera indarrean den EPE eredua Madrilen eskuetan egoteaz gain, zaharkitua geratu den tresna da eta badago hobekuntzarako tartea. Halaber, belaunaldi aldaketa modu naturalean egiteko, irakasle berrien, belaunaldi berrien eta urteak daramatzenen artean oreka bat lortu behar da. Hezkuntzaren kaalitatearen mesedetan. Labur esanda: EPE eredu aldaketaren aldeko apustua egiten dugu; kontsolidazio prozesuen alde egiten dugu; irakasleak ikastetxeetan egonkortzearen aldeko apustua egiten dugu, plaza hori EPE bidez edo jabegoan duenak hartu arte, hurbiltasuna kontutan hartuaz, eta uko egiteko eskubidea ere aintzat hartuaz. Beti ere, indarrean dagoena suntsitu gabe. Eta ulertzen dugu x5 nota saritzearenak ondo dagoena suntsitzen duela. Ikasleen mesedetan neurririk hoberenak behar ditugu. Azken urteetan, ikasturtetik ikasturtera ikastetxeetan zoritxarrez, aldaketak handiak izaten ziren, eta horrek ez du lagundu ikastetxeen proiektuak sendotzera.


 Compartir
Rebeka Ubera Aranzeta
 Pregunta Atzera botako duzue EPEaren nota meritu lez kontsideratzea, ordezkoen zerrendak kudeatzeko?

Eusko Legebiltzarreko politikariei zuzendua:

Oposaketa gainditu baina plazarik lortu ez duten irakasleak saritzeari buruzko proposamenari dagokionez, ondorengoa adierazten dut/dugu:
- Erabat neurriz kanpokoa da Hezkuntza Sailak baremoan eman nahi dion garrantzia azterketa bateko notari lan esperientziarekin alderatuz.

-Saritze mota honek, desoreka garrantzizko eta onartezinak ekarriko ditu ordezkoen kolektibora.

- Praktikan, oposaketak derrigorrezko bihurtzen ditu ordezko guztientzat eta guztiz subjektiboa den prozedura batean ahalik eta emaitza hoberena izatera behartzen gaitu. Garbi dugu sistema honek ez dituela irakasle trebatu eta prestatuenak ematen. Erakusten duen gauza bakarra, izangaiak frogak gainditzeko izan duen gaitasuna da.

- Nahiz eta saritzea espezialitate bakarrean izan, berbaremazioetan, saritutako pertsona horrek izena emana duen zerrenda guztietan aplikatuko litzateke automatikoki.

- Hezkuntza departamentuak, neurri honekin, egunero eta urteetan eskoletan lanean bere betebeharra zintzoki betetzen duen ordezkoarekiko begirune eza adierazten du. Eta hau irmoki salatu nahi dut /dugu.

- Ordezko guztiak lanpostu eskaintza miserable baten ondorioz dantzan jartzea hezkuntzaren kalitatean eragin zuzen eta garbia izango du, irakaslearen atentzioa bere jardunean baino, oposaketetan fokoa jarrita egongo da eta.

- Ordezko irakasle bakoitzaren momentuko kasuistika eta egoera pertsonalaren ondorioz eratorrita, edota gaixo, urduri, ikastetxean lanez gainezka... egotearen ondorioz, karrera profesional guztia kolokan jartzen du proposamen honek.

- Beste behin aukera galdu baten aurrean aurkitzen gara; sakonean eman beharreko eztabaida saihestu du Hezkuntza Departamentuak. Hau da, Oposizio sistemaren diseinua, sarbide sistema egokiena, … alde sozialarekin eztabaidatu eta adostu beharrean, Madriletik datorren diseinua goitik behera birproduzitu eta inposatzen du. Sistema honek ez die gure beharrei erantzuten eta ez da bat ere objetiboa ezta justiziazkoa ere.

Goian aipatutako guzti honengatik, nire/gure erabateko desadostasuna adierazi nahi dizut/dizugu idatzi honen bitartez. Eta asmoa bertan behera uztea exijitu nahi dut/dugu.
 

Enviada per
Ordezkoak Kaltetuak Ordezkoak Kaltetuak
703 de 300 Apoyos
07.12.2018

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres