¿Noizko tortila pintxoak gaztetxean?
No hi ha més respostes a la pregunta
Unai Orbegozo Uribesalgo

Gaztetxearen aniztasun eta aurrerakoitasuna beharrezkoa da gazteria eta herriarentzat


Mila esker galderagatik.

Lehenik eta behin, positiboa da nere ustetan umore pixka bat edukitzea hauteskunde kanpaina bortitz honen erdian, alde hortatik eskertzekoa da, guztiz.

Honelaxe, beharrezkoa ikusten dugu Gaztetxearen papera herri mailan. Zaila da gaur egun gazte mugimenduak indartzea, eta gazte jendea orokorrean politiko eta sozialki motibatzea. Horretan guztian, Gaztetxeak aurrera daraman lana ezinbestekoa dela argi dugu. Gaztetxea, gazteon elkartze gunea izaten jarraitu behar du, geroz eta gehiago zabalduz, pertsona eta sektore ezberdinetara ailatuz... lana ez da erraza, argi daukagu, baina barrutik zein kanpotik denon artean norabide berdinean bultzatzen jarraitu behar dugula defendatzen dugu. Herri mailan dugun gunerik aurrerakoi, anitz eta iraultzaileena ezin dugu inola ere alde batera utzi. Noski, Gaztetxe beraren autogestio eta autonomia errespetatuz eta indartuz.

Galdera zehatzari eutsiz, zuk, Po, gure gaztetxea ondo ezagutzen dezu. Badakizu goiko pisuko giltzak eskuragarri dituzula ta nahi duzunean sukaldera igo ta tortila patata ederra prestatzeko asanbladaren baimena osoa duzu. Asko eskertuko genizuke. ;)

Mila esker berriz ere ta besarkada handi bat


 Compartir
Unai Orbegozo Uribesalgo
 Pregunta ¿Noizko tortila pintxoak gaztetxean?
Broma gabe, nahiko nuke azaltzea zein den gaztetxearen garrantzia herrian. Eta zein den zuen asmoa gaztetxearekiko
Enviada per
Po . Po .
20 de 10 Apoyos
05.05.2015

Uneix-te a Osoigo

Ets polític i estàs interessat en participar a Osoigo?

Contacta amb nosaltres