¿Zein da zure iritzia droga "bigunen" legalizazioari dagokionez?
No hay más respuestas a la pregunta
Aitziber Ibaibarriaga

Legeztatzearen bidea ireki behar da Euskal Herrian


Eskerrik asko Maria zure galderagatik. Zuk diozun bezala, egun drogekin dagoen tratamendu ezberdindua zentsugabea da, eta horregatik pausoak eman behar direla uste dugu. Beste herrialde batzuetako esperientziek (Uruguaikoa, adibidez) erakutsi duten moduan, legeztatzearen emaitzak positiboak izaten ari dira eta horregatik hemen ere norabide berdinean kokatu beharko genuke gaia. Emaitza positibo horien adibide batzuk ematearren handia izan da dirudienez legeztatzearen ondorioz lortu den zerga bilketa. Negozio berrien irekiera suposatu du ere, eta auzi judizialetan gastuak aurreztu dira nabarmen. Dakizun bezala, norabide horretan, EHBildu Donostian hasi da Euskal Herrian aitzindariak diren pausoak ematen, onartu berri den kannabis lokalen araudiarekin. Seguru nago araudi horrek emaitza onak izango dituela ere.


 Compartir
Aitziber Ibaibarriaga
 Pregunta ¿Zein da zure iritzia droga "bigunen" legalizazioari dagokionez?

Droga mordoa kontsumitzen da gure gizartean, baita Bilbo bertan ere. Hori argi dago. Batzuk legalak dira (alkohola, tabakoa...) eta beste batzuk ez. Zentzua al du alkohola legala eta marihuna adibidez ez izateak?

Gaur egungo kontsumo eta erosketa bideek diru beltza, trafiko ilegala, drogaren kalitate zalantzagarria eta abar dakartza, eta "debekuak" ez du kontsumoa deusezten. Hortaz, ez ote litzake onuragarriagoa droga "bigunen" kontsumoa, edo are droga guztiena arautu osatu eta hortik kanpoko salmenta eta trafikoa zigortzea, kontsumitzen duena zigortu beharrean?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
20 de 20 Apoyos
06.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros