¿El euskara?
No hay más respuestas a la pregunta
Ernesto Gasco Gonzalo

Euskara, elkar ulertzeko, ez elkarren aurka egiteko


Hasteko Amaia eskerrak eman nahi dizkizut nirekin harremanetan jartzeagatik. Euskara ez badakit ere -donostiarron erdia baino gehiago bezalaxe-, euskaraz erantzungo dizut, duzun eskubiea errespetatuz, nire hitzak itzuli eta kitto!!  gaztelera zein euskara, edozein hizkuntza bezala komunikatzeko tresnak baitira, elkar ulertzeko, ez elkarren aurka egiteko.

Euskal herritarrok izugarrizko aberastasuna dugu bi hizkuntz ofizialekin, euskara eta gaztelerarekin alegia. Ez dugu, beraz, hizkuntz bakarra. Eta Donostiako sozialistok guretzat hartzen ditugu biak. Eta tinko eutsi diogu eta eusten diogu euskararen normalizazioaren aldeko lanari. Donostiak azken 20 urteotan euskararen hiria izatearekin badugu, bai, zerikusia. Bide horretatik jarraituko dugu, euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatuz arlo ezberdinetan, euskara alderkikeririk  eta talibanismorik gabe erabiliz. Orain arte euskarak aurrera egin badu, Europako beste hizkuntz gutxitu ez bezala, normalizazioaren alde guztion artean lortutako adostasunari eutsi diogulako izan da. Eta horretan diharduko dugu aurrerantzean ere, akordio eta adostasunez erabilera bultzatuz, euskara balioan jarriz lanerako, sorkuntzarako, aisiarako, ikerketarako tresna baliogarria dela, beste edozein hizkuntza bezala, jakitera eta aldarrikatzera emanez sentsibilizazio, erakusketa eta laguntza neurri ezberdinen bitartez, besteak beste.

Nik ez dakit euskara, egia, ikasten saiatu naizen arren,  hizkuntz guztiekin baititut arazoak frantsesa eta ingelesarekin baita ere, tamalez. Baina hutsune hori aitortuz, nirekin buru belarri lan egiten dutenak eta nirekin batera Donostiako sozialiston hautagaitza osatzen duten lehenengo hamar hautagaietatik erdiak dira euskaldunak, euskal hiztunak, alegia. Euskara euskal herritar guztion altxorra da, baita nirea ere mintzo ez badut ere, eta Donostian euskararen ezaguera eta erabilera zentzutasunez eta konfrontaziorik gabe bultzaten jarraituko dugula esan nahi dizut.

Eta honetan azalpen txiki bat: alkatea ez da funtzionario nagusia zuk diozun bezala, ez horixe; alkatea donostiar guztien ordezkari nagusia da horretarako justu hautatu, bozkatu baitute herritarrek; funtzionariak, aldiz, ez dira hautetsiak, ez diran herritarren ordezkariak. Batzuen zein bestearen eginkizunan eta batez ere erantzukizunak ez dira inolaz ere berdinak.

Azken gauzatxo bat: aurreitzirik gabe jokatzea komenigarria izaten da bizitzako arlo guztietan, are gehiago gizartegintzan guztion artean, ezberdinen artean egin behar dugun Donostian.

Mila esker berriro


 Compartir
Ernesto Gasco Gonzalo
 Pregunta ¿El euskara?

Si los euskaldunes exigimos que los funcionarios hablen euskera, y de las administraciones se impulsa eso (hasta ahora al menos), ¿por que el funcionario más importante de la ciudad, o sea, el alcalde, no tiene por que saberlo?. Me preocupa la actitud que su partido esta tomando últimamente respecto a nuestro idioma.

Si llega a la alcaldia, ¿que medidas tomará respecto al euskara?, ¿le parece importante impulsar el euskara?. ¿usted, ha realizado algún intento por aprenderlo, lo hará?

Mila esker

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
20 de 20 Apoyos
16.04.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros