Marotoren diskurtsoari erantzun soziala baino askoz gehiago izan da
Gatazkarekin, arrazakeriarekin eta eskubideen murrizketarekin erlazionatutako diskurtsoari emandako erantzun soziala baino askoz gehiago izan da Gora Gasteiz. Koloredun hiri baten aldeko herri-ekimena den heinean, Gora Gasteiz berdintasunarekin, aniztasunarekin eta eskubide sozialekin konprometituta dago, eta herritarrak manipulazio interesatuaren eta pertsonak elkarren aurka jartzea eta gasteiztar batzuk estigmatizatzea lortu nahi duen gezurraren gainetik daudela erakutsi du kalean.
Azken hilabeteotan zehar hainbat ekintza gauzatu dira, Gasteizko gizartearen alor guztietako atxikipenak jaso dira, sare sozialetan aldarrikapenaren aldeko uholdea egon da… Hori guztia jarrera eraikitzaile, anitz eta oso aktiboarekin. Izan ditudan aukera guztietan Gora Gasteiz ekimenari babesa emateaz gain, pasa den apirilaren 18ko jaiegunean parte hartu nuen, ekimenaren ekintzei amaiera emateko. Herritarrez benetan harro sentitzeko eguna izan zen.
Ondoren ezagutu dugu PPk jardunaldi horren inguruan duen iritzia. Nagusikeriaz eta intolerantziaz, Javier Marotok mespretxuz egin zion erreferentzia Gora Gasteiz ekimenari eta horrekin bere burua azaldu baino ez du egin.
Compartir