Ez dugu ulertzen nola ukatu zaigun ikastetxe kontzertatua izateko baimena. Babestu eskaria Osotu Lanbarri gizarteko sektore sozioekonomiko gehienetara iritsi dadin!
No hay más respuestas a la pregunta
Ikoitz Arrese Otegi

Hezkuntza sailaren eskumena da


Kaixo,

Lehenik eta behin, eskerrik asko egindako galderagatik.

Zuen galderari dagokionean, esan behar dugu guri ez dagokigula hezkuntza-kontzertuen kudeaketa eta erabakia, hori Hezkuntza sailari dagokio. Beraz, ematea edo ez, Sailaren eskumena eta ardura da. Dena den, hezkuntza-kontzertuei dagokionean, Legebiltzarrean adostu berri dugun “Hezkuntza Akordioa” da gure oinarria, eta honen ondotik berritu beharko den hezkuntza-kontzertuen dekretu berria. Dekretu hau, Hezkuntza Akordioan zehaztutako irizpideen arabera berrituko du Sailak. Baina esandakoa, ez da gure gain dagoen ardura.

Hala ere, erabaki bat edo beste haratzeko, zuen proiektua hobeto ezagutu beharko genuke, guri dagokionean. Eta jakin beharko genuke Hezkuntza Akordioan zehaztutako oinarriekin bat datorren, eta zein hezkuntza eskaintza eta proiektu duzuen eta horrek zer nolako ekarpena egiten dion tokiko hezkuntza-planifikazioari.

Gurekin edozer partekatu nahi izatekotan, prestutasun osoa agertzen dizuegu.

Eskerrik asko eta ondo izan!


 Compartir
Ikoitz Arrese Otegi
 Pregunta Ez dugu ulertzen nola ukatu zaigun ikastetxe kontzertatua izateko baimena. Babestu eskaria Osotu Lanbarri gizarteko sektore sozioekonomiko gehienetara iritsi dadin! ver más
Enviada por
Osotu . Osotu .
879 de 500 Apoyos
05.05.2022

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros