Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?
No hay más respuestas a la pregunta
Iñigo Iturrate Ibarra

Ziur naiz Bizkaiko Aldundiak erantzun zuzena emango diela zure ahizparen beharrei


Ezgaitasunen bat duten pertsonak eskubide osoko subjektuak dira. Hala ere, ingurune sozialarekin duten elkarreraginean oztopoak sortzen dira, eta oztopo horiek, askotan, eragotzi egiten dute gizartean erabateko parte-hartze eraginkorra izatea. Aldundiak dira arlo horretan eskumena duten erakundeak, eta hala adierazi duzu zure galderan. Aldundiek laguntzak, programak eta baliabideak arautzen dituzte, pertsona horiek askatasuna eta autonomia pertsonala izan dezaten. Horrela, ezgaitasun-maila egiaztatu ondoren, laguntzak daude bizimodu independentea sustatzeko, gizarteratzeko edo joan-etorriak errazteko. Ziur naiz Bizkaiko Aldundiak erantzun zuzena emango diela zure ahizparen beharrei. Helburua izan behar da ezgaitasunen bat duten pertsonak gainerako pertsonak bezain erraz mugitu ahal izatea.


 Compartir
Iñigo Iturrate Ibarra
 Pregunta Noizko ezgaitasunen bat duten pertsonak lanera joateko garraio duin bat?

Nire ahizpak zoritxarrez %65eko ezgaitasun fisiko eta psikikoa dauka. Oraingoz, ez dauka  etxetik bere lanpostura joateko berarentzat egokia den garraiobide bat. Bizkaiko Foru Aldunditik jaso dugun erantzuna, garraioren bat jartzekotan praktiken aldirako baino ez dela izango izan da eta berarentzat pertsonalizatua, baina oraindik ez dugu horren baieztapenik ere. Eta irailetik aurrera zer? Etxean gelditu behar al da? Egoera honekin oso arduratuta gaude ez dakigulako ze soluzio izango duen eta gure iritziz, nire ahizparen eskubideak urratuta geratzen dira. Uste dut denok ditugula eskubideak eta zer gutxiago mugikortasun ezgaitasun bat duen pertsona batek, bere nahi bakarra lanera joateko baliabide bat izatea delarik. Tristea da gauden egunetan hainbeste traba jartzea berea den eskubide hau bete dadin, batez ere, hain aipatua den gizarte inklusioaren gaia zenbatetan erabiltzen den ikusirik. 

Enviada por
Leire Larrauri Leire Larrauri
38 de 20 Apoyos
12.03.2020

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros