Zer politika egin da Hezkuntza sistemak bere planteamenduan generoaren arloa hasierako mailetatik inplementatua egoteko?
No hay más respuestas a la pregunta
Irekia Gobierno Abierto

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana


Kaixo Maier, eskerrak eman nahi dizugu zure parte hartzeagatik.

2013 urtean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana jarri zuen martxan. Gaur egun II Plana egiteko prozesua martxan dago eta bitartean, lehenengo Plan hori indarrean jarraitzen du. Plan horrek Hezkuntza sistema du xede, zehatz mehatz derrigorrezko Hezkuntza (Lehenengo Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), Haur Hezkuntza eta Batxilergoa. Planaren helburua transformazio prozesua sustatzea da, eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko. Plan honen helburua ikastetxeak ekimen orokorra eta estrategikoa egitea da, genero indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa lantzeko. Hartara, ikuspegi horrek ikastetxeko kultura, politikak eta praktikak aintzat hartu eta gaitasun guztien ikaskuntzan integratu behar ditu; ikasleen arteko elkarrizketa, elkarrekintzak, elkartasuna, berdintasuna eta errespetua bultzatuko dituzten metodologien laguntzarekin. Era berean, beharrezkoa da ikuspegi horrek eskola sistema eratzen duten egituretan eta pertsonengan eragitea: ikasleak, irakasleak, familiak, Hezkuntza administrazioa… azken batean, hezkuntza komunitate guztiguztia. Planaren helburu estrategikoak hauek dira:

        1. Hezkuntza‐sistema hornitzea hezkidetzazko eskola‐eredua era koordinatuan bultzatzeko egiturez eta pertsonez.
        2. Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
        3. Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.

Helburu horiek lortzeko, Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana kontsultatu dezakezu.

Eskerrik asko.


 Compartir
Irekia Gobierno Abierto
 Pregunta Zer politika egin da Hezkuntza sistemak bere planteamenduan generoaren arloa hasierako mailetatik inplementatua egoteko?

Gaur egungo EAEko hezkuntza sistemak generoaren planteamendua bere curriculumean ondo sustraitua egoteko nahiko politika ez dela egiten iruditzen zait eta proiektu txiki soltetan geratzen direla egiten diren ahaleginak.

Emakumeak zientzian zein bestelako arloetan egiten duen ekarpenak garrantzia izan dezaten, nire ustez, adin txikietatik hasi behar da lanketa egiten eta horretan, Hezkuntzak zeresan handia du. Horregatik, Hezkuntza sistemak zein curriculumak generoaren ikuspegia ondo txertatuta izatea beharrezkoa da; modu horretara arituko bait gara gure ondorengoen genero ikuspegia ere ziurtatzen.

Enviada por
Maier Tapia Alkorta Maier Tapia Alkorta
4 de 10 Apoyos
08.03.2018

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros