Europar Batasuna beharrezkoa da
Bai, zalantzarik gabe. Gehiago esango nuke, uste dut ez dugula beste aukerarik. Europa nazioen benetako federazio gisa osatu ezik, oraingo estatu kideek ez dute behar besteko indarrik izango, une honetan aurrean ditugun erronkei aurre egiteko. Europa batuak baino ezingo ditu politika globalak martxan jarri eguraldiaren aldaketaren aurrean edo finantzen espekulazioa moduko arazoak konpontzeko orduan. Bat egite horretan, gainera, aukera argia dago Euskadi bezalako nazioentzat. Guk proposamen batzuk defendatzen ditugu, eta horietan adierazten dugu nazio bat zer den eta XXI mende honetan nazio nortasuna zer den. Gizarte gisa eraginkorra izatea da horretarako giltzarri nagusienetakoa. Nortasuna norbanakoaren eskubide gisa hartuta, eta ez eskubide batzuk ematen dituen giltza balitz bezala. Horra hor beste gakoa. XX. mendean nazio estatu izan zirenak iraganean bizi dira eta jakin badakite beren egiturek gaur egun ez dutela zentzu handirik. Horregatik uste dut alderdi guztietatik , iparraldera begira zein hegoaldera begira, Europa aukera handia dela hemen bizi garen hiritarrontzat .
Jarraian, nire blog-ean argitaratu ditudan post batzuk, gai horren inguruan dugun irizpidea argiago ikus dezazun.
http://www.izaskunbilbao.eus/2014/03/argumentos-frente-a-estridencias-somos-federalistas-europeos/
http://www.izaskunbilbao.eus/2013/05/la-reforma-de-la-fiscalidad-europea-cuenta-con-el-concierto-y-el-convenio/
http://www.izaskunbilbao.eus/2012/11/el-debate-esta-servido/
http://www.izaskunbilbao.eus/2011/11/entre-made-in-euskadi-y-im-basque/
http://www.izaskunbilbao.eus/2010/11/de-agirre-a-van-rompuy-pasando-pormi-corazon/
Compartir
1957an hasiera itxaropentsua izan bazuen ere, azken aldian, nazioarte mailan, Europar Batasunak garrantzia galdu duela esango nuke. Gainera, Alemaniaren erabakien arabera jarraitu behar dugu. Benetan, Europar Batasunak etorkizunik ba al du zure ustez?