Zer egingo duzu Europako Legebiltzarrean euskararen alde?
Europar Legebiltzarrera euskara eraman dugu, bertan gera dadin. Legegintzaldia hasteko momentuan, akordio bat proposatuko dugu gure hizkuntza osoko bilkuretan erabilia izan dadin. Benetan espero dut oraingo honetan baiezkoa ematea. Birritan saiatu izan gara, presidente popularrarekin eta sozialistarekin. Eta birritan esan digute ezetz. Aurreko legegintzaldian eleaniztasunari buruz eta hizkuntza gutxituak babesteko onartu zen txostenean oinarrituko gara. Hori ere, EAJ-PNVren ekarpenaren bidez lortu da. Seiehun diputatutik gora esan dute baietz, baietz Euskarari. Europar Batzordeari legeri loteslea egitea eskatu diote Europan, Euskara, Catalunyarra, eta Galegoa babesteko. Hurrengo legegintzaldian egingo dugun lehen galdera izango da: Noiz hasiko gara? Euskarak ere industria kulturalei laguntzeko Europa sortzailea egitasmoan egotea zainduko dugu. Euskal hiritarrek europar erakundeekin harreman idatziak euskaraz burutzea ahalbidetzen duten akordioak betetzen direla zainduko dugu. Eleaniztasun gaietarako komisarioa nahi dugu, europar hizkuntza guztiez arduratuko dena. Gure helburua ofizialtasuna delako. Ulertezina baita estatu hizkuntza izan behar izatea, europar hiritar batek denona den parlamentuan bere ama hizkuntzan hitz egiteko duen eskubidea errespetatua izan dadin.
Dena den hemen duzu gure programaren esteka bat Euskarari buruzko proposamenak irakurtzeko. Gure programaren 12 garren proposamena da. “Euskera eta eleaniztasuna” http://www.izaskunbilbao.eu/wp-content/uploads/2014/05/Hauteskunde_Egitaraua_Euskera.pdf
Eta legelaldi honetan egindako ekimenak hemen irakurri ditzazkezu:
http://www.izaskunbilbao.eu/2013/10/3178/
http://www.izaskunbilbao.eu/2013/09/euskera-y-politica-linguistica-europa-pide-sentido-comun/
http://www.izaskunbilbao.eu/2013/11/egun-boribila/
http://www.izaskunbilbao.eu/2013/06/despolitizando-el-debate-sobre-las-lenguas/
http://www.izaskunbilbao.eu/2010/02/egunkariarekin-elkartasuna/
Compartir