¿Badu Jaurlaritzak modurik Mozal Legeari izkin egiteko?
No hay más respuestas a la pregunta
Jokin Bildarratz

Baloratu beharko du zein tarte geratzen zaion; halere, lege guztiek dute interpretaziorak


Jaurlaritzak baloratu beharko du zehatz mehatz zein tarte geratzen zaion lege horren barruan;  hala eta guztiz ere, lege guztiek dute interpretaziorako tarte bat eta hori jarrera kontua izaten da; ezberdina da lege bati jarrera gogor edo ezkor batekin aurre egitea, edo gizartearekiko jarrera baikor batez lege honi aurre egitea.

Ez da bakarrik aipatzen duzun legea; horri Kode Penala ere erantsi behar zaio, eta baita beste hainbat lege ere. Alderdi Popularraren ideologia oso eskuinean da, horrek adierazi nahi du gauza batzuk beste batzuen gainetik baloratzen dituela, eta zentzu horretan pertsonaren askatasunak sufritu egingo du.


 Compartir
Jokin Bildarratz
 Pregunta ¿Badu Jaurlaritzak modurik Mozal Legeari izkin egiteko?

Gaur Madrilen onartuko dena atzerapauso erabatekoa da herritarron eskubideei dagokienez. Ziur dakit euskal gizartearen gehiengo oso handi bat lege honen kontra dagoela, eta Jaurlaritzaren eginkizuna izan beharko litzateke bere eragina mugatzen ahalegintzea. ¿Badago horretarako baliabiderik? ¿Edo ez gara nahikoa burjabeak horretarako?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
53 de 50 Apoyos
26.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros