Baserria zatitzea eragozten duen legea aldatu edo egokitzea egokirako iruditzen zaizu?
No hay más respuestas a la pregunta
Jokin Bildarratz

Aztertu beharreko legedia Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legea da


Juan estimatua:

Baserriak eraberritu eta eraikitzeko baldintzak erakunde ezberdinen baitan dago. Ni momentu honetan Madrilen nago eta kasu honetan Madrilgo Legebiltzarrak ez du eskuduntzarik (edo apenas)

Nere ustetan aztertu beharreko legedia Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legea da; egia da lege hau oso zorrotza dela; gure mendiak ez ditu txaletez beteriko lur sailetan bihurtu nahi.

Beste alde batetik Udal arauak daude; nik Tolosakoak ezagutzen ditut; momentu honetan eta zuk aipatzen duzun arazoa saiesteko, Tolosako udalak ahalbideratzen du baserri bertan 3 etxe bizitza egotea (baserriko neurriaren baitan noski).

Ez da arazo erraza; nere aholkua izango litzateke zure herriko Udaletxera joatea eta zure proiektua bertako alkate eta zinegotziekin jorratzen hastea.


 Compartir
Jokin Bildarratz
 Pregunta Baserria zatitzea eragozten duen legea aldatu edo egokitzea egokirako iruditzen zaizu?

Baserri asko daude hutsik Gipuzkoan. Horrek EZ du laguntzen ingurua garbi mantentzen. Hutsik izatearen arrazoietako bat baserria banatzeko dauden zailtasunak eragindakoa da. Garai batean garrantzitsua zen baserria zatitu gabe kudeatzea, baina gaur egun horrek zailtasun handiak sortzen ditu baserriak iraunarazteko, eta horrekin batera ingurua behar bezala zaintzeko eta itxuraz mantentzeko. Bada garaia baserria zatitzea eragozten duen legeari begirada bat eman eta gaueko garaiari egokitzeko. Horretarako asmorik baduzue?

Enviada por
Juan Mujika Juan Mujika
55 de 50 Apoyos
14.12.2014

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros