¿Zein da alternatiba Errekaleorren?
No hay más respuestas a la pregunta
Kike Fernandez de Pinedo

Errekaleorreko okupazio proiektua aukera berria da, ez arazo.


Bai lehenik eta behin, zuk diozun moduan lotsagarria izan da aurreko astean gertatutakoa.Gogoratu behar da zenbait udal teknikari bidali zituztela etxebizitzen egoera ezagutzeko. Emaitza, ordea, ez zen euren gustukoa izan, osasun eta seguritate arazo nabarmenik ez zutelako antzeman etxebizitzetan eta orduan argindarraren instalazioan zegoen  arazoari heldu zioten. Txosten hau Iberdrolari eta E.J.ko Industria Sailari pasa omen zioten eta haiek erabaki omen zuten argindarra moztu eta kableak eramatea. Hiru gauza salatu behar dira operazio horretan. Hasteko, operazioa egin izana etxebizitzen jabea den udal elkarte publikoa den Ensanche 21, udal elkarte publikoko kontseilariei ezer esan gabe eta egun berean arratsaldean kontseilua egonik. Bigarrenik, honelakoetan jabeari edo erabiltzaileari jakinarazi eta  epe bat ematen zaio arazoa konpontzeko, kasu honetan zuzenean Iberdrola eta polizia bidali ziren. Azkenik, argi esan behar da, gazteek erresistentzia baketsua erakutsi zutela, beraz lekuz kanpo egon ziren udal poliziaren karga 4 zauritu utziz, eta gazteen kontrako Ertzantzaren salaketak.

 

Zein da alternatiba galdetzen duzu?

Gogoratu behar da Errekaleor eta inguruko lursailek osatzen dutela 14.sektorea,  36 hektarea osatuz. Bertan,duela 8 urte inguru, bi neurri hartu ziren : udalak dauden 16 etxebizitza bloke eraitsi, baldintza eskaseko etxeak baitziren, bertako bizilagunak beste auzo batzuetan  birkokatuz; eta sektore osoan 1511 berri egin. Planifikazio hau hiri hazkunde neurrigabea zekarren planifikazio barruan kokatu behar da. Gu oso kritikoak gara orduko hirigintza planteamenduekin, hiri planifikazioaren gainetik, ahalik eta etxe gehien eginez errentagarritasun ekonomikoa eta espekulazioa  nagusitu baitziren. Arakaiate, Larrein, Aretxebaleta edo Gardelegin dauden etxebizitzen bloken irlak adibide argiak dira. Honen aurrean EH Bildun eraiki gabeko sektoreak, Armentia, Errekaleor, Arkaute, Gamarra…  desklasifikatzea eskatu genuen , hau da, bertan  ez eraiki ezer, eta ahal den moduan, sailkapena aldatzea lehengo egoerara bueltatuz. 14. sektore honetarako nekazaritza ekologikoko  Basaldea bezalako proiektua  proposatu genuen.

 

Gero ezaguna den gazteen  okupazioa etorri zen eta taldea eta proiektua joan da sendotzen azken hilabeteetan. Etxebizitzarekin dagoen arazo soziala eta politikoa salatu nahi dute arrazoi guztiarekin. Baina, ez dira soilik horretan gelditu, hasieratik alternatiba erreal eta bideragarria eraiki nahi dutela adierazi dute. Etxeak eta espazio komunak  birgaitu eta txukundu, elikadura burujabetza bertan garatu, baita energetikoa ere, sorkuntza kulturala eta bizia landu; frontoia, liburutegia eta zinema baliatu; proiektu komunitarioa garatu; euskaraz bizitzeko hautua egin…Azken batean, hainbatetan aldarrikatu den gazteen ahalduntzea eta protagonismoa praktikan jartzen duen proiektu alternatibo,eredugarri eta eraikitzailea.

 

Gaurko egoeraren aurrean,  nagusiki bi alternatiba daude. Bata, PPk eta EAJk babestu dutena,Iberdrola eta polizia bidaltzea, okupak botatzea, Errekaleorreko blokeak eraistea  eta gazteek  proposatutakoari muzin egitea. Bestea, berriz,okupazioa eta gazteen proiektua arazotzat  hartu beharrean aukera moduan hartzea da. Gazteekin hitz egin, aztertu euren planteamendu eta proposamenak eta kolaboraziorako bidea ireki. Gero erabakiak etorriko lirateke, modu adostuan eta malguan, gazteen egitasmoa eta birgaitze plana bere osotasunean aztertuz, instalazio eta bloke guztien egoeraren azterketarekin batera. Garbi dago, gainera, 14.sektorea oso zabala denez, osagarriak izan daitezkeela  nekazaritza ekologikoko Basaldea moduko beste egitasmo bat eta gazteek proposatutako asmo eta proiektuak.


 Compartir
Kike Fernandez de Pinedo
 Pregunta ¿Zein da alternatiba Errekaleorren?

Egunotako erasoak lotsagarriak izan dira, baina gaia hori baino sakonagoa da. Udalak eskuhartu beharko lukeela uste duzu? Edo gaur egun bezala mantendu hala nahi duenak okupatu eta kudeatu dezan?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
20 de 20 Apoyos
03.04.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros