Zenbat denbora hartuko luke Euskal Herriaren independentzia prozesuak?
No hay más respuestas a la pregunta
Maddalen Iriarte

Herritarren babesa lortzen bada, oso denbora gutxian lortu daiteke independentzia


Nik nahiko nuke ahalik eta laburrena izatea. Baina zuk diozun bezala, babesa lortu behar da. Hala ere, pentsa Katalunian zein denbora gutxian jaso duen herritarren gehiengo zabal baten babesa. Pentsa Euskal Herrian zer ilusio sortu izan den (Lizarra-Garazi...) jendearen artean, bide hori jorratzeko aukerarik txikiena antzeman denean...Ez da erreza izango, eta ziurrenik ez laburra ere. Baina Europako haizea alde izango dugu (Eskozia, Katalunia...), eta ez dadila gerta behintzat prest ez egoteagatik bultzada hori ezin aprobetxatu izana. Ibarretxe lehendakariak zioen 2030erako independenteak izango garela. Ea lehenago den.


 Compartir
Maddalen Iriarte
 Pregunta Zenbat denbora hartuko luke Euskal Herriaren independentzia prozesuak?

Badirudi EHn, Catalunyarekin alderatuta, independentziaren gaian motelago goazela. EHbildu da, gaur egun, independentziaren alde egiten duen alderdi bakarra. Eta ausartuko nintzateke esatera, gizartean ere, oro har, babes gehiago beharko lukeela independentziaren proiektuak aurrera egin ahal izateko.

Abiapuntua hau izaki, sinergiak sortu beharko lirateke, gizartean independentzia nahia zabaldu... prozesua ez da erraza.

Eta Catalunyan prozesua luze doa. Jasangarria litzateke hain prozesu luzea EHn (suposatuta, aipatutakoagatik, Catalunyan baino luzeago joko lukeela)?

Enviada por
Imanol Aldabalde Imanol Aldabalde
11 de 10 Apoyos
13.09.2016

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros