Donostia 2016 ekimena Gipuzkoa osora zabalduko da?
No hay más respuestas a la pregunta
Markel Olano

Donostia 2016 mugaz gaindiko proiektua da


Eskerrik asko Amaia Arruti,

DSS2016 proiektuari dagokionez, hiritarren eta gizartearen mobilizazioa ezinbestekoa dela deritzot, kapitalitateak sortu dezakeen kalitatezko turismoa erakartzen, bideratzen eta etekina ateratzen jakitea bezain garrantzizkoa.

Aurrez adieraziak oso garrantzizko jotzen ditudan arren, uste dut DSS2016 proiektua ekitaldi jendetsuak antolatzea eta Donostiara turista ugari erakartzea baino askoz ere gehiago dela.

Niri iritziz, 2016ko kapitalitalitate proiektuak duen erronka nagusia, eta bide batez zailena, 2016 urteaz haratago iraungo duen kultur sare sendoa osatzen eta indartzen asmatzea da. Hiritarrekin, agente ezberdinekin eta industria kulturalarekin elkarlanean osaturiko sarea; lan egiteko modu berriak, kolaborazioan oinarrituriko gestio ereduak eta sormenerako espazio berriak lurralde osoan zehar zabalduko dituena. Kultur sare antolatu zein dinamiko batez ari naiz, kultur adierazpen oro bere baitan barneratuko eta plazaratuko lukeena.

DSS2016 ekimena Gipuzkoa osora hedatuko den galdetzen didazu, eta nabarmendu nahiko nuke, kulturak ez daukala mugarik, are gutxiago muga fisikorik. Proiektua gertutik ezagutzen dut eta bere espirituan zehazki horixe jasotzen da, Kapitalitate proiektua Donostia hiriburuaz haratago doan proiektua dela, lurralde osoan zehar hedatzen den proiektua. Ez naiz soilik Gipuzkoari buruz ari, mugaz gaindiko proiektua ere bada, iparraldearekin lan eta kolaborazio mekanismoak ezartzen dituena.

Honenbestez, DSS2016 proiektua ez dut Donostiako auzoetara mugatzen den proiektu itxi eta lokala bezala ulertzen, herri proiektu estrategiko eta europar gisa baizik. Europako eta munduko plazan euskaldunak kokatuko gaituen herri proiektua, proiektu irekia eta integratzailea, non Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria, Baiona zein Oñati... nazioarteko erakusleiho erakargarri bilakatuko dituena.

Prozesu kolektibo honetan, administrazioak bidelagun izan behar du eta beste behin ere, nire konpromisoa berretsi nahi nuke, zehazki Gipuzkoako Foru Aldunditik proiektuari behar duen bultzada, hedapena eta dimentsioa emateko. Herri gisa nazioartean dugun posizioa eta marka indartzeko aukera aproposa dela sinesten dut; kulturan, turismoan, ostalaritzan eta ekonomian eragin zuzena duena.


 Compartir
Markel Olano
 Pregunta Donostia 2016 ekimena Gipuzkoa osora zabalduko da?

Gestioaren kaskarraz aparte, argi dago Gipuzkoako turismo eta ostalarientzat aukera bikaina dela 2016koa. Donostiaz gain, Gipuzkoan badaude mordoxka bat txoko eta herri eder, ezagutzeko modukoak direnak (Hondarribia, Getaria, Zarautz, Azpeitia...) baina bisitariak ere bertara bideratzeko garrantzitsua da Donostia 2016 Gipuzkoa 2016 ere izatea. Ahaldun Nagusia bazara prest zeundeke norabide horretan tira egiteko?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
21 de 20 Apoyos
10.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros