Zergatik da kontenedoreen sistema atez-ateko sistema baino hobea Hondakinak biltzeko?
No hay más respuestas a la pregunta
Markel Olano

Datu ekonomiko eta teknikoek frogatu dute sistema hobea dela edukiontziena


Mila esker galdera egiteagatik, Enertz. Hainbestetan errepikatu dugun bezala, arrazoi asko daude edukiontzien sistemaren alde egiteko: Arrazoi ekonomikoak, teknikoak eta, garrantzitsuena, herritarren aurkako iritzia. Ekonomikoei dagokienez, frogatu da atez atekoak edukiontzien sistemaren kostua hirukoiztu egiten duela eta emaitzak berdinak izan daitezkeela. Bigarrenik, datuek erakusten dute atez atekoa inposatu den herrietan hondakinen %30 desagertzen dela, zabor-turismoa deritzona. Azkenik, kontuan hartu behar da sistemaren aurkako plataformek 76.000 sinadura baino gehiago bildu zituztela. Makina bat galdeketa egin dira azken hilabeteotan Gipuzkoa osoko herrietan eta guztietan atez atekoaren aurkako eta bosgarren edukiontziaren aldeko emaitza nabarmenak izan dira. Gatazka hauek, gainera, zaborren inguruan sortutako gatazka eta tentsioaren baretzea ekarri dute. Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berresten dugu errealitateak bere eraginkortasuna frogatu duelako eta herritarren eskaerak zentzu horretan doazelako.


 Compartir
Markel Olano
 Pregunta Zergatik da kontenedoreen sistema atez-ateko sistema baino hobea Hondakinak biltzeko?

Bartzelonako probintziako Taradell herrian (6000 biztanle) CiU alderdiak agindu du 1987tik eta  2005etik hondakinak jasotzeko atez-ateko sistema darabilte. Gipuzkoan ezarri nahi den sistema bera den galdetuta hona bere erantzuna:

"Bai, oro har, Kataluniako herri askotan ezarrita dagoen bera da. Dena den, Taradellekoak badu berezitasun bat: kartoia, papera eta ontziak batera biltzen ditugu. Horiek bereizteko planta propio bat dugu. Bereizketa eskuz egiten dugu, eta, horrela, emaitzak hobea dira. Gizarteak baztertzeko arriskuan dauden bizilagunek egiten dute lan hori. Hala, haien laneratzea sustatzea lortzen du gaur egun."

Hiri handietarako ere sistema baliogarria dela defendatzen du. Eta amaitzeko zera Gipuzkoako eztabaida nola ikusten duen galdetuta honakoa erantzuten du:

"Egia esan, urrutitik jarraitu dut. Baina politikariei esango nieke alde batera uzteko kolore politikoa, eta egiteko apustu sistema eraginkorrenaren alde. Emaitzak ikusita, argi dago zein den. Frogatua dago. Iruditzen zait zailagoa izango dela liskar politikoa gainditzea, herritarrak atez ateko sistemara moldatzea."

Eta, esan bezala, CiUkoa da, ez ERCkoa eta ez CUPekoa.

 

elkarrizketa osoa:

http://paperekoa.berria.info/gizartea/2012-11-28/016/001/gehiago_kostako_da_liskar_politikoa_gainditzea_jendea_atez_atekora_ohitzea_baino.htm

 

 

 

 

 

Enviada por
enetz ezenarro enetz ezenarro
33 de 20 Apoyos
13.05.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros