¿PESA autobusen geldialdi gehiago Gasteizen?
No hay más respuestas a la pregunta
Miren Larrion Ruiz de Gauna

Intermodalitatearen aldeko apostu ausarta: txartel bakarra eta garraio publikoa indartuz


Kaixo Aitor:

Hasteko eta gaia ondo kokatzeko komentatzea herrialde arteko lineen diseinua Diputazioei dagokie, hots, Diputazioek erabakitzen dute zenbat geltoki eta non eduki, udalen eskumenen gainetik. Gainera, erabakitzen duen Diputazioa da linea horretako buruarena. Gure kasuan, Bilbo-Gasteiz kasuan (La Union) Bizkaiko Diputazioa eta Donostia-Gasteiz kasuan (PESA-Lurraldebus) Gipuzkoakoa dira erabakitzen dutenak linea horien kontu tekniko guztiak (maiztasunak, ibilbideak eta geldialdiak eta geltokiak).

Geltoki berriaren irekierarekin batera orain arte hiri barruko geltoki gehienak desagerrarazteko planteamendua mahai gainean jarri da behin baino gehiagotan. Planteamendu honen inguruan adostasun zabala dago: taxilariak, TUVISAko txoferrak, Mugikortasun Foroko partaideak eta abar. Beraz, asmoa zen kanpuseraino soilik zuzenean doazen autobus batzuk ordutegi zehatz batzuetan sartzea, tarteko geldialdirik inon egin gabe. Horretarako planteatzen zen, beharrezkoa izanez gero, geltoki berritik garraio publikoa indartu beharko zela.

PESAren kasuan Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu du kanpuserako lotura ordutegi batzuetan indartzea eta berezko lanzadera bat ezartzeko aukera aztertzea. Eta nire ustez planteamendu ona da.

Orokorrean, hiriaren gainontzeko lekuekin lotura nahiko ondo bermatuta dago, maiztasun egokiekin. Honek eskatzen du ohitura batzuk aldatzea eta intermodalitatearen aldeko apustu ausarta egitea.

Intermodalitatearen aldeko apustu horren baitan oso garrantzitsua da alde batetik txartel bakarra ezartzea EAEko garraiobide publiko guztietan, prezioak bateratu eta merkatzeko bidean eta erabiltzaileen erosotasuna bilatuz eta bestetik indartzea garraio publikoa, zerbitzu eraginkorra izateko, maiztasun eta ibilbideak zainduz.

 


 Compartir
Miren Larrion Ruiz de Gauna
 Pregunta ¿PESA autobusen geldialdi gehiago Gasteizen?

Gipuzkoar askok erabiltzen dugu “MUGI/Lurraldebus” sistemako “PESA” konpainiaren autobus zerbitzua lanera eta ikastera Donostiatik Gasteizera joateko. Asko unibertsitatera joaten gara, beste batzuk Gasteizko erdiguneko beste puntu batzuetara.

Gasteizen ireki duten geltoki berriak gure azken helmugetatik oso urrun uzten gaitu eta bertara iristeko denbora nabarmen luzatzen digu. Bide hau lehendik ere nahiko luzea da eta luzapen gehigarri hau gure familia eta gure ikasketa edo lanak bateratzeko oztopo handia da.

Badago konponbiderik? Soilik PESA enpresaren erabakia da edo Gasteizko Udalak ere neurriak har ditzake geltoki gehiago ere egon daitezen?

Enviada por
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
21 de 20 Apoyos
14.04.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros