¿Ze uste duzu Gasteizko "bidegorri" sareari buruz? Bizikletaren erabilpena errazteko eta sustatzeko asmoak hartzea pentsatzen al duzu?
No hay más respuestas a la pregunta
Miren Larrion Ruiz de Gauna

Hiri eroso, hurbil eta alaia nahi dugu, oinezkoek erraz eta txirrindulariak ziur ibiltzeko


Bizikletaren erabilera igo den heinean, arazo berriak sortu dira (oinezkoen eta txirrindulariren arteko elkarbizitza, alegia). Hau ondo kokatzeko gogora dezagun mugikortasun planak ezartzen duen hierarkia: 1) oinezko ibilbidean, 2) txirrindulariak, 3) garraio publikoa

Gure ustez egun Gasteizen dugun bidegorri sarea ez da nahikoa, ibilbide ziurrak eta logikoak eskaini behar ditu -egun hainbat bide bat-batean mozten dira-, egungo mantenua ere ez da nahikoa, egoera kaskarreko bidegorriak daude, eta abar luze bat.

Beraz, sarea indartu beharra dago.

Errepidetan jarritakoekin, ideiaren oinarriarekin ados gaude. Hau da, bizikletak kotxeari kendu behar dio espazioa, eta ez oinezkoari. Planteatzen den murriztea kotxearen erabilera delako. Baina noski, ezin dugu kotxea eta bizikletaren konpetentzia hala nola eman -kotxeak indar gehiago duelako-.

30 zonaldeak idei onak dira, beti ere betetzen badira. Gure proposamena horietan sakontzea da baina baldintza irmo batekin: 30eko abiadura errespetatu behar da, bigarren ilarak bukatu behar dira, askotan bizikleten bide erdian egiten direlako. Gure proiektua udaltzaingoaren lana berregokitzea izango da, zaintza lanetan aritzeko, batez ere abiaduraren arauak errespetarazten.

Hiri eroso, hurbil eta alaia nahi dugu eta horretarako kotxeak geroz eta espazio gutxiago izan behar du, umeek, nagusiek oinez ibiltzeko erraztasunak izan ditzaten eta bizikletak modu ziurrean egoteko.


 Compartir
Miren Larrion Ruiz de Gauna
 Pregunta ¿Ze uste duzu Gasteizko "bidegorri" sareari buruz? Bizikletaren erabilpena errazteko eta sustatzeko asmoak hartzea pentsatzen al duzu?

Gasteizen bizikletaren erabilera handituz joan den heinean, ikusi da arazo bat zegoela, bidegorri sare egokirik ez zegoelako. Errepidetik ibiltzea arriskutsua izanik, txirrindulari asko espalotik zihoazen, oinezkoak oztopatuz. Duela urtebete inguru, konponbide nahiko azkar eta txapuzeroa egin da, errepideetan batere ziurrak ez diren bidegorriak jarriz, babesik gabe, askotan kotxeen kontrako norantzan eta kotxeek errespetatzen ez dituztenak. Txirrindularientzako egoera arriskutsua iruditzen zait, eta gainera, espaloitik joaten jarraitzen duten txirrindularientzat zigor handiak daude. Pena bat da, Gasteiz, bere erliebea dela eta, oso hiri egokia baita bizikleta erabiltzeko, baina bre erabilera ez da batere errazten. Horren inguruan zeozer egitea pentsatzen al duzue? Mila esker!

Enviada por
Estitxu Villamor Lomas Estitxu Villamor Lomas
22 de 20 Apoyos
19.03.2015

Únete a Osoigo

¿Eres político y estás interesado en participar en Osoigo?

Contacta con nosotros