¿Zein irizpide erabili beharko lirake hedabideei diru laguntzak emateko?
Kaixo Nora,
Galdera egiteko ematen dituzun azalpenak kontutan izanik, euskarazko hedabideei buruz galdetzen ari zarela ulertzen dut.
Galdera zentratu ondoren, baina erantzunera jo aurretik, gauza bat argitzea ezinbestekoa da niretzat: euskara ez da beste gai bat gehiago. “Euskara da euskaldun egiten gaituena” dio esaerak, eta Euskal Herria euskararen herria ere deitua izaten da, beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu euskara dela gure altxorrik preziatutakoena eta gure herri izaeraren zutaberik nagusienetakoa.
Hori argitu eta gero, onartuko dizut diru laguntzak banatzeko irizpideak zehaztea ez dela erraza, baina oinarrizko beste irizpide batetan oinarritu behar direla uste dut: helburua hizkuntza normalizazioa izan behar da, eta euskarazko hedabideak hizkuntza normalizaziorako ezinbestekoak dira.
800.000 bat euskara hiztun gauden herri honetan -biztanleriaren herena ezta ere- oraindik bide luzea daukagu egiteko euskara normalizatzeko, eta beraz, erakundeentzat estrategikoa izan behar da. Aurrekontu publikoak beti izaten dira mugatuak, baina lehentasunen artean euskararen normalizazioa izan behar da, beti.
Irizpideak ezartzea ez da erraza, errepikatzen dut, baina gutxienez, euskara sektoreko eragileekin kontrastatuak eta, ahal den heinean, adostuak izan beharko lirateke.
Agur bat,
Pello
Compartir
Azken egunotan eztabaida handia piztu da diru-laguntzetan berriak izan duen murrizketagatik. Sekulako egurra da hori Berriarentzat. Aldi berean, ez da erraza irizpideak zehaztea. Zer begiratu beharko litzake diru kopuru bat edo beste eman erabakitzeko?