330.000 neurri hartu behar dira, hartu behar ditugu hobe
No hay una medida que tomar. 330.000 neurri hartu behar dira. Hobe esanda, hartu behar ditugu. Cada alavés y alavesa tenemos que tomar esa medida. Gutariko bakoitzak, daukan hizkuntza gaitasunaren arabera. Independientemente del nivel de capacitación o dominio lingüístico. Arabar bakoitzak erabaki behar du neurri hori hartzea. Hizkuntza komunikazioa da. Pertsonen arteko komunikazioa. Zuzenean edo edozein medio tarteko. Es importante, los expertos en comunicación y lingüística lo dicen, la primera relación entre personas marca el idioma de comunicación futuro entre ellas. Normalean lehenengo harremanean erabilitako hizkuntza erabiltzen da ordutik aurrera. Horregatik lehen harremana euskaraz izatea funtsezkoa da.
Hauxe da, beraz neurria: lehenengo hitza beti euskaraz. Erakundeetatik eta, nola ez, Arabako Foru Aldunditik ere hori bultzatu behar dugu. Hartzen diren beste neurriak gehigarriak izango dira. Arabarren artean euskaraz egiteko gaitasuna goraka doa. Euskararen erabilera, aldiz, azken urtetan mantendu egin da, gora egin gabe. Arlo guztietan euskararen normalizazioan aurrera egitea eta erabilera sustatzea lan ildo garrantzitsuak izan behar dira gure jardunean.
Compartir
PPren politiken eskutik ezer gutxi egin da aurrera, baina euskarak bide luzea du egiteko Araban, euskaldunok benetan berdintasunez gure hizkuntza eskubideak errespetatuko badira eremu publikoan zein pribatuan. Zein neurri proposatzen ditu EAJk bide horretan?