Ez da zilegi. Ulertezina, onartezina eta salagarria izan da Federazioaren erantzuna.
EH Bilduk ez du ulertu Nazioarteko Pilota Federazioaren erantzuna. Eta ez ulertzeaz gain, onartezina eta salagarria iruditu zaio. Hasteko, gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizugu. Bestetik, ez gara eskuak gurutzatuta geratu eta ekimena hartu dugu; Legebiltzarrean proposamen bat egin dugu: alde batetik, Legebiltzarrak, euskal erakundea izanik, bere elkartasuna adierazteko zerorri eta, bestetik, Euskal Herriko hiru gobernuek –Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Hirigune Elkargoak- modu bateratuan eta elkarlanean Nazioarteko Federaziora jo eta zigorra kentzeko gestioak egiteko. Argi dugu ikurrina gure herriaren ikurretako bat dela eta, ondorioz, Euskal Herriko erakundeek, eta hautetsi publikoek ezin dutela eta ezin dugula beste aldera begiratu. Gu hor izango gaituzu.
Compartir
LORTU DUGU! Kendu didate ezarri zidaten zigorra. Mila esker guztiei zuen babesengatik!
Eusko Legebiltzarreko politikariei,
Bixintxo Bilbao naiz, Ziburuko pilotaria eta 2018ko urritik Munduko Euskal Pilota txapelketako irabazlea.
Izugarria izan zen nire kideekin batera munduko txapelketa irabazi izana baina podiumera igotzean okertu zen dena. Nire garaipena ikurrinarekin ospatzeagatik, Eusko Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak 12 hilabeteko isuna ezarri dit frontoietan jokatzea galarazita.
Salaketa publiko honen bidez, mahai gainean isun hau legez kanpo dagoela salatu nahi dut, Ikurrina gurea dela aldarrikatu eta txapelduna izateagatik geurea denarekin ospatzea zilegi dela.
Eusko Legebiltzarra: Mesedez, hitz egin ezazue, Federakuntzarekin isun hau atzera bota dezaten.
Mila esker,
Bixintxo.