Pregunta para Eusko Legebiltzarra

Zerbitzu soziletatik edo osasun sistematik, errekurtso bat sortu behar da haur eta nerabeen buru-osasunaren diziplinarteko abordatze bat egiteko

31 pertsonak babestu dute
31 de500 Apoyos

Ametsa Psikologia Zentroan ongizatearen alde lan egiten dugu, denok desberdinak garelako eta sentitzen dugulako.

Buru osasunaren inguruan gero eta gehiago hitz egiten da gaixotasunen ikusgarritasuna handituz eta tabua gero eta txikiagotuz, baina beti gai honetan helduei zuzentzen gatzaizkie. Osasun mentalaren sentsibilizazioan haurrak eta nerabeak alde batera uzten ditugu eta behar beharrezkoa da txikitatik buru osasunaren inguruan hitz egitea. Alde batetik, eragin gehiago izango duelako lan horrek txikitatik eginez gero, eta bestetik, etorkizuneko helduak haur horiek izango direlako eta beraien eskuetan egongo delako buru osasunak geroko gizartean izango duen pertzepzioa.

Gu zentro pribatu bat gara, osasun sistema publikoan dagoen kalitatezko zerbitzuaren gabezia nolabait bete egiten dugu, baina familia askok ezin diote gastu honi aurre egin eta ez beraz, itxaron zerrenda luzeetan sartu behar dute. Osasun sistema publikoan, familiako medikuak psikiatrarenera bidali behar zaitu lehenik, eta honek psikologoarenera ondoren. Lehenengo elkarrizketa hori lortu arte 2-3 hilabete itxaron behar izaten ditu pazienteak. Hori gutxi balitz, ez da epe luzerako interbentzio terapeutikorik planteatzen. Ez da kalitatezko interbentziorik egiten, sistema hobetu behar da.

Haurren eremuan, adibide bat jartzearren, koronabirusaren etorreratik, ikusi dugu haurren %3ak izan duela arazo psikologikoren bat. Hau orain ari gara ikusten, baina inpaktua 2-3 urte barru azaleratzen denean, zenbateraino igoko da mota honetako arazoren bat daukaten haur eta nerabeen populazioa? Azpimarratu nahi dugu ez direla bereizi behar osasun fisikoa eta mentala, osasun mentala osasun fisikoari lotuta dago eta alderantziz, dena bat da. Buru osasun ona badut eta gaixotasun fisiko bat badut, hobeto kudeatuko dut seguruenik eta buru osasun txarra medio, baliteke lehenago gaixotzea, gorputzak hitz egiten baitu denbora asko isilik daramagunean. Osasuna gauza bakarra da, osotasun baten parte gara.

Horregatik, Eusko Legebiltzarreko politikariengana zuzentzen gara zerbitzu soziletatik edo osasun sistematik (konpetentzia duen organotik), errekurtso bat sortu dezaten eskatzeko diziplinarteko abordatze bat egiteko. Arreta goiztiarrean egiten den bezala, haur eta nerabe bati diputazioetatik balorazioa egin ostean, sesio batzuk bideratzea litzateke proposamena, behin 6 urteak pasatu ostean ere. 0-6ko arreta goiztiarra ematen den bezala, 18 urtera arte doako baliabide bat erakundeetatik sortzea behar dugu. Norbait arduratu behar da haur eta nerabeen osasun mentalaz eta instituzioen gain egon behar da ardura hori.

Osasun mentala ez dela helduen artean bakarrik landu behar, garrantzitsua da adin goiztiarretik hastea garrantzia eta ikusgarritasuna ematen.

31 pertsonak babestu dute
31 de500 Apoyos