Ekimen ezberdinak presentzia eta aitortza areagotzeko
Kaixo Leire, eskerrak eman nahi dizugu zure parte hartzeagatik.
Emakume zientzialariak gizadiaren aztarnetatik izan dira, baina ez dira ezagutzen, zientziaren izaera androzentrikoak emakume zientzialariak itzalean mantendu dituelako.
“Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” da 2018ko martxorako Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, proposatutako leloa. Irakasteko proposamen honetan, badago Eusko Jaurlaritzatik proposatzen diren hainbat ekimen hurrengo lanerako dokumentuetan jasota: EAE-ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana.
Zentzu honetan, "Mujeres con ciencia" blogaren arduradun den Marta Macho, UPV/EHUko irakasle eta matematikako doktorearen esperientzia dago (2016ko Berdintasunerako Emakunde saria), non emakume zientzialarien lana eta hauek akademia munduari eta garapen sozialari egindako ekarpenak ikustarazten duen. Blog hau Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatzen du eta generoa eta zientzia gaia lantzen ditu.
Aipatzekoa ere, hainbat irakaslek egiten duten lana, hezkuntza maila guztietan, nesken ahalduntzea bultzatuz eta hauek ikasketa zientifiko teknologikoak aukeratzera animatuz. Era berean, beharrezkoa da zientzia munduan emakumeen presentzia eta aitortza areagotzearekin batera, akademia bera, enpresak eta teknologia munduko agente guztiak egokitzea berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko.
Eskerrik asko.
Partekatu
Duela gutxi haurrentzako liburu bat utzi zidan lagun batek eta bertan a-z bitarteko mila izen bilduta zeuden, emakumeenak soilik, emakue garrantzitsuenak historian. Haien artean Marie Curie, noski.
Batu zaitez Osoigora