Herritarrek, Bilbotik EAJ "kentzea" nahiko balute, bozka bidez egitea posible litzateke.
Kaixo Miren!
Ez dut uste ezinezko gauzarik dagoenik! Nik behintzat ez dut ezagutu. Zuk bai? (irri bat). Hare gutxiago, eredu herritar bat baldin badago aldaketa horren nahiaren atzetik....
Eta gauza zailak eta oso zailak badirela jakina da, baina Holandako esaera zahar batek dioen bezala " ezin dugu haizea ekidin, baina bai haizerrotak eraiki". Beraz, egoera zail horien aurrean, baldintzak landu besterik ez dira egin behar, eta denon artean baldin bada, oraindik hobeto.
Aski ezaguna da EAJk Bilbon izan duen nagusitasun hegemonikoaren tamainia. Gauza ukaezina da hori.
Jakina da baita ere, Bilboko EAJk, eskumaren bozkak eraman izan dituela berera beti. Horren adibide dira, Foru hauteskundeetako emaitzak: Bilboko barrutian, udalerako EAJrenak ziren bozka ugari, Foru hauteskundeetan, PPrengana joan izan dira.
Beraz, orain arte Bilbon, EAJ bozkatu izan duen eskumako perfil ugari egon da.
Egia da, ezin neur daitekeela momentuz, hori, "azkuna fenomenoari" zor zaion edo ez. Denborarekin ikusiko da hori....
Aldaketa handiak, normalean, ez dira epe laburrean ematen. Baina zalantzarik ez dut, Bilbotarrek, gero eta argiago dutela, Bilboko EAJren eredua agortua dagoela, eta hori, ondorioz, somatzen joango da hauteskundez hauteskunde.
Nik errez asko imajina dezaket EAJko alkaterik gabeko Bilbo bat. Errez asko imajina dezaket eredu partehartzaile bat Bilboko udaletxean, jaiekin gertatzen den bezala, zergatik ez, aurrekontuen inguruko erabakietan, adibidez.
Hori bai, horretarako, herritarrek, hauteskundeetan daukaten aukera probestu beharko lukete. Desio duten eredua aldarrikatu beharko lukete, besteak beste, etxean gelditu ezean, dauden eskaintza ezberdinen aldeko apustua eginez bozkaren bidez.
Ezin asma daiteke zer gertatuko den hauteskundeetan Azkunarik gabeko Bilboko EAJrekin, baina argi dagoena da, EAJk beste legegintzaldi batean Bilbo gobernatuko balu, eredu eta politika agortu, zaharkitu, elitista, atzerakoi eta antidemokratiko berdinekin jarraitzeko asmoa duela.
Uste dut herritarrek gero eta informazio gehiago dutela udaletxean gertatzen denaz, eta uste dut horrek, agerian utzi dituela ohiko alderdi klasikoen jarrerak. Beraz, orain, herritarren nahia adierazteko garaia heltzear da. Oso hurbil daude hauteskundeak. Ikusiko dugu zer gertatzen den...
Eta aldaketa emango dela argi dago! herritarron garaia helduko da. Uste baino lehenago, ikusiko duzu....!
Partekatu
Batu zaitez Osoigora