Aztertu beharreko legedia Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legea da
Juan estimatua:
Baserriak eraberritu eta eraikitzeko baldintzak erakunde ezberdinen baitan dago. Ni momentu honetan Madrilen nago eta kasu honetan Madrilgo Legebiltzarrak ez du eskuduntzarik (edo apenas)
Nere ustetan aztertu beharreko legedia Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren legea da; egia da lege hau oso zorrotza dela; gure mendiak ez ditu txaletez beteriko lur sailetan bihurtu nahi.
Beste alde batetik Udal arauak daude; nik Tolosakoak ezagutzen ditut; momentu honetan eta zuk aipatzen duzun arazoa saiesteko, Tolosako udalak ahalbideratzen du baserri bertan 3 etxe bizitza egotea (baserriko neurriaren baitan noski).
Ez da arazo erraza; nere aholkua izango litzateke zure herriko Udaletxera joatea eta zure proiektua bertako alkate eta zinegotziekin jorratzen hastea.
Partekatu
Baserri asko daude hutsik Gipuzkoan. Horrek EZ du laguntzen ingurua garbi mantentzen. Hutsik izatearen arrazoietako bat baserria banatzeko dauden zailtasunak eragindakoa da. Garai batean garrantzitsua zen baserria zatitu gabe kudeatzea, baina gaur egun horrek zailtasun handiak sortzen ditu baserriak iraunarazteko, eta horrekin batera ingurua behar bezala zaintzeko eta itxuraz mantentzeko. Bada garaia baserria zatitzea eragozten duen legeari begirada bat eman eta gaueko garaiari egokitzeko. Horretarako asmorik baduzue?
Batu zaitez Osoigora