Pregunta para Jokin Bildarratz
¿Noizko helmugaren bizi-mailaren araberako diru-laguntzak EGONLABUR deialdian?
Eusko Jaurlaritzaren PREDOK beka baten onuraduna naiz. Urtero beka horien onuradunoi zuzendutako EGONLABUR izeneko diru-laguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ahal izateko. Aurtengo deialdian eskera egiteko asmoa daukat, izan ere, Stanfordeko unibertsitateak (Kalifornia) baiezkoa eman dit datorren urtean bertan egonaldia egin ahal izateko.
Aurteko EGONLABUR deialdia ez da atera, baina Abendurako ateratzea espero da. Kontua da iazko deialdiko EGONLABUR laguntza begira aritu naizela eta ematen duten diru-kopuruarekin ezin izango nukeela egonaldia Stanforden egin. Izan ere, laguntzak ez du kontuan hartzen helmuga duzun lekuaren bizi-maila. Helmuga guztientzako zenbatekoa berbera da: eguneko 25 euro mantenu gastuetarako (hilean 750 euro) eta gehienez 1200 euro hegazkinarentzat. Alabaina, nire kasuan, Stanford inguruko bi hiriburu nagusien (San Frantzisko eta San Jose) alokairuen prezioaren batezbestekoa (gela bakarrarentzat) 2000 euro baino altuagoa da.
Ez da erraza Stanford bezalako unibertsitate batean egonaldia egiteko aukera izatea, baina tamalez, aurtengo deialdia iazkoaren antzerakoa bada, ezin izango dut nire egonaldia gauzatu. Horregatik, nire proposamena da helmugaren bizi-maila kontuan hartzea EGONLABURren aurtengo deialdian.
Aldez aurretik eskerrik asko,