Unitate oso espezifikoak
Genero nortasun unitateak pertsona transexualen sexu aldaketaz arduratzen dira modu integral batean. Unitate hauek ez dira oso ugariak osasun zerbitzu ezberdinetan sexu aldaketak ez baitira kopuruetan kontuan hartuz ohiko jarduera bat. Euskadin zorionez 2009. urtean Gurutzetako Ospitalean estreinatu zen genero nortasun unitatea, kirurliagari plastiko, endokrino eta psikologo eta psikiatren jakintza alor anitzeko talde batek osatua.
Beste genero nortasun unitate bat ezartzea Euskadin? Nire ustetan ez litzateke egokiena, unitate hauek oso espezifikoak eta espezializatuak bait dira, eta espezializazio horren funts garrantzitsu bat, jarduna, praktika da, hau da, gero eta ebakuntza gehiago eginez, espezializatuagoak izango dira, eta jardun horretan hobeak eta Euskadi mailan jasotzen diren eskaerekin hori ez litzateke lortuko unitate bat baino gehiago ezarriz.
Partekatu
2009an gaur egun existitzen den genero nortasun unitatea hasi zen funtzionatzen Gurutzeetako Ospitalean. Baina ni bezala, hori urrun dutenek, joanetorrian denbora asko galduko lukete. Nire ustetan, ondo legoke, gutxienez beste bat egotea, esate baterako Gasteizen. Zer deritzozu?
Batu zaitez Osoigora