Ezagutzen dut Goierriko esperientzia
Arratsalde on,
Ezagutzen dut Goierriko esperientzia eta Birzitek enpresak sortutako berrikuntza arrakastatsua. Aipatu nahiko nuke, hala ere, herrietako gaikako zabor bilketa sistemak antolatzeko eskuduntza udalena eta mankomunitateena dela. Gipuzkoako Batzar Nagusiek lurraldeko birziklapen tasa %70era igotzeko helburua ezarri dute datozen urteetarako eta bide horretan gure konpromisoa erabatekoa da. Ezinbestekoa da helburu hori gauzatzeko herritarrok, mankomunitateak eta Aldundiak elkarlanean jardutea; horretan saiatuko gara datozen lau urteotan ere.
Mila esker,
Partekatu
Pixoihalak birziklatu daitezke, baita gainerako higiene produktuak. Gipuzkoan bada teknologia hori egiteko Goierriko enpresa bati esker, baina Aldundiko egungo agintariek ez dute baimendu lanean hastea. Teknologia honi esker zabor tona mordoa murriztuko lirateke. Pixoihalak eta higiene produktuak benetako errefusaren %70a dira. Europako hondakinen hierarkia beteko litzake. Hau martxan ez jartzea soilik ulertu daiteke erraustegiari jana eman nahi izateagatik. Exijitu dezagun pixoihalen birziklapena!
Informazio gehiago: https://m.youtube.com/watch?v=gUQYRYi69-Q
Los pañales pueden reciclarse, y también el resto de productos de higiene. En Gipuzkoa hay tecnología para ello gracias a una empresa del Goierri, pero los actuales dirigentes de la Diputación Foral de Gipuzkoa no han permitido poner la iniciativa en marcha. Gracias a esta tecnología, las toneladas de basura se reducirían notablemente. Los pañales y productos de higiene suponen un 70% de la fracción resto real. Se cumpliría la jerarquía de residuos europea. No poner esta iniciativa en marcha solamente se podría explicar en que se desea alimentar la incineradora. ¡Exijamos el reciclaje de pañales!
Más información: https://m.youtube.com/watch?v=wc_ftC8vbRA
Batu zaitez Osoigora