Euskara ikastea eskubide izan beharko luke
Kaixo Aitor, nire ustez, euskara jakitea eta ikasi ahal izatea eskubide izan beharko luke, orain ia pribilegio bat da (txikitan ikasi ez baduzu), dirurik ez baduzu zaila da euskara ikastea. Euskararen erabilera bultzatzeko eta gure hizkuntza babesteko euskal erakundeek euskararen doako irakaskuntza sustatu behar dute.
Partekatu
Gabon guztioi.
Danok dakigu bai gaztelania eta bai euskara EAEko hizkutzak direla. Danok dakigu ere, euskara dela gure lurraldeko hizkuntzarik zaharrena. Nik derrigorra ikusten dut EAEan bizitzeko bi hizkuntzak jakitea, zuek? Galdera honi ezezkoa erantzuten badiozue, nire ordezkariek eta zerbitzu publikoko langileek ez lukete jakin behar?
Ondorengo galdera Eduardo Maurarentzat bakarrik da:
5 egun barru, Ahal Dugu-Podemosi bozkatzera nijoa, baina, EAEko listetako denek dakite euskaraz?
Eskerrikasko guztiei.
Batu zaitez Osoigora