Zezenketekin zer?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Olaia Duarte

AUKERA ERREALAK DAUDE GURE HIRIAN ZEZENKETARIK EZ EGITEKO. BORONDATE POLITIKOA BEHAR DA


Kaixo, Begoña. Lehenik eta behin, barkatu azkarrago ez erantzuteagatik, arazoak izan ditut plataformarekin.

Zure galderari erantzunez, Donostian, zezenketen inguruko galdeketen eskaera oso zabalduta dago. Izan ere, 10.000 sinadura baino gehiago bildu ziren eskaera hori babesteko. Gainera, udalbatzak behin baino gehiagotan hartu du galdeketaren aldeko jarrera. Azkena, apirileko osoko bilkuran, 2017an bertan galdeketa egiteko erabakia gehiengoz hartu zelarik.

Orian galdera da: nola gauzatu galdeketa? Pasa den urtean, Donostiako udalak Espainiako gobernuari galdetu zion ea Ilunbe-ren erabilerari buruzko galdeketa egin zitekeen Donostian eta, martxoaren 3ko Espainiako Ministro-Kontseiluak erantzun zion ezetz, “Tauromakiaren aldeko legea” ezarri zenetik Estatuko erakunde publiko guztiek zezenketak sustatzeko beharra dutela argudiatuta. Hala ere, Madrili galdetu gabe beste bide batzuk  badaudela jakina da.

EH Bildutik bi bide alternatibo jarri ditugu mahai gainean:
1. Arroka eredua: Donostiako udalak berak aurtengo otsailean arroka frontoiaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko formula da.
2. Zestoako eredua: Zezenketei buruz galdetzeko 2012an Zestoan erabilitako bidea. Nabarmendu behar da 2016an PSOEk gobernatzen duen Madrileko beste herri batzuetan formula berdina erabili zela, adibidez Soto del Real.

Hauek horrela, Eneko Goia alkateari bide alternatibo horiek diseinatzen hasteko eskaera luzatu diogu behin baino gehiagoetan, baina berak dio “osa zaila” dela. Gure ustez, alkateak ez dauka borondate politikorik, aukerak egon badaudelako. Beraz, udalbatzak alkateari 2017an galdeketa egiteko agindua eman arren, ikusteke dago ea antolatuko duen ala ez.

Eta okerrena dena, zuk esan bezala, aurtengo Aste Nagusian berriro zezenketak egingo dira Ilunben, donostiarrek bere hiriari buruz erabakitzeko duten eskubidearen gainetik.

Esan bezala, borondate eta gehiengo politikoa balego, bideak daude erabaki demokratikoagoak hartzeko eta donostiarrok erabakitzeko eskubidea izateko.

Mila esker.


 Partekatu
Olaia Duarte
 Galdera Zezenketekin zer?

Kaixo Olaia,

EAJ-k gobernua hartu zuenean zezenketak legalizatu zituzten. Noiz arte? Donostiarra izanta erabat kontra nago. Demokrazia heldu batera iritsi ahal izateko animalien eskubideak landu eta ziurtatzea ezinbestekoak dira. 

Jarraian ilunben programatuak dauden zezenketen programazioa bidaltzen dizut ikus dezazun....http://www.sansebastian.choperatoros.com/es/inicio.html:

Mila esker

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
11 de 10 Apoyos
2017.05.02

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan