Ez al da euskal politikaren porrota EAJk urtarrileko manifestazioan ez parte hartzea?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Pello Urizar

Babes plural eta zabala pribilegiatua baino nahiago


Kaixo Josu,

Ulertzekoa da egoera etsigarria egitea, eta are gehiago EAJk azken urtarrileko manifestazioan parte hartu eta gero hurrengoan parte hartuko ez duela adierazi izana, baina presoen gaia alderdien arteko liskarretatik kanpo egotea da bilatu behar duguna; gizarte ekimenek hartzea protagonismoa, zuk aipatutako zatiketa ekiditeko asmoz.

Sareren ekimenak euskal gizartearen ordezkaritza zabalaren babesa lortu du, inongo identifikazio politikoetatik at, eta hori presoen eskubideak aldarrikatzeko behar dugun gizarte batasunerako aurrerapauso garrantzitsua da.

Urtarrilak 10eko manifak agian ez du izango aurrekoaren ordezkaritza "pribilegiatua", baina nik balio haundiagoa ematen diot babes zabala eta plurala izateari, pribilegiatuari baino. Nazioarte mailako beste adibide batzuk erakusten diguten moduan, mugimendua gizartetik etorriko da.

Agur bat,

Pello


 Partekatu
Pello Urizar
 Galdera Ez al da euskal politikaren porrota EAJk urtarrileko manifestazioan ez parte hartzea?

Gauza asko esan nahi dituela iruditzen zait: oraindik EAJ eta EH Bildu gutxieneko akordioetara ere iristeko gai ez direla, EAJk ez duela ezer jakin nahi aldebakarreko bidearekin, presoen gaiak beti banatuko gaituela euskaldunak...

Badakit kasu honetan erantzukizuna EAJrena dela, baina etsigarria egiten zait, egia esan...

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
56 de 50 Apoyos
2014.12.19

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan