¿Ez duzu uste EAJrekin akordiotara heltzeaz ahaztu behar duela EH Bilduk?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Pello Urizar

Herri ikuspegia da lehenetsi behar dena


Kaixo Gaizka,

Gure ustez, bake eta normalizazio prozesuan zein erabakitzeko eskubidean Herri bezala jokatzeko obligazioa daukagu, Beste gauza bat gizarte ereduaren inguruan dauzkagun desberdintasunak dira, non bakoitzak eredu oso desberdinak dauzkagu. Azken honetan konfrontazio politikoa ematea logikoa eta legitimoa da, baina ez luke zertan beste bi gaietan adostasuna bilatzea oztopatu behar.

EAJ ez dela subiranista? Gure lana hori argitzea da, zeren eta onartu behar diogu anbiguotasunean oso ongi mugitzen dakiela, batzuetan gauza batzuk esanez eta besteotan kontrakoa.

Argi daukaguna zera da, espainiar gobernuekin adostasunetara heltzeak ez duela inongo baliorik, eta burujabetzaren bidea dela daukagun bide bakarra.

Katalunian egin bezala (eta ezer baino lehenago egoeren desberdintasuna argi utzi behar da) gizartearen gehiengo bat bide horretan murgiltzea lortu behar dugu, aktiboki, beldurrik gabe, eta orduan ez dute anbiguotasunek ezertarako balio.

Agur bat,

Pello 


 Partekatu
Pello Urizar
 Galdera ¿Ez duzu uste EAJrekin akordiotara heltzeaz ahaztu behar duela EH Bilduk?

Behin eta berriz EAJri hurbildu nahian zabiltzate batez ere erabakitzeko eskubidearen eta normalizazio politikoaren arloan akordioak egin nahian. Baina, argia da EAJ ez dela ezta alderdi subiranista, ezta ezkertiarra eta beti bizkarra ematen ari zaiola EH Bilduren nazio proiektuari. Ez da garaia EH Bildu Euskal Herriko alderdi hegemoniko bihurtu eta EAJ ahaztuz bera bakarrik aurrera egitea? Eskerrik asko.

Sortzailea
Gaizka Suarez Iparragirre Gaizka Suarez Iparragirre
52 de 50 Apoyos
2015.04.09

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan