Eskuzabaltasuna elebidunek izan dute Herri honetan
Kaixo Arantxa,
Zentzugabeak iruditu zitzaizkidan Idoia Mendiaren adierazpen hauek. Zentzugabeak eta errespetu falta haundikoak.
Herri honetan, zoritxarrez, euskara museo baterako berezitasun bat bezala ikusten dutenak daude oraindik, eta Idoia Mendia hoietako bat dela dirudi.
Norbaitek ulertuko luke Europako edozien Estatutan beraien erakunde edo eta enpresatan lan egiteko bertako hizkuntza jakitea ez eskatzea?
Euskara hizkuntza gutxitua da, eta euskaldunon hizkuntz eskubideak ez dira oraindik bermatzen. Eskuzabaltasuna elebidunek izan dute Herri honetan, gaizki ulertutako eskuzabaltasuna kasu askotan, euskara baztertzea ahalbidetzen zuelako. Elebidunak euskara dakigunok gara, elebakar euskaldunik jada gelditzen ez delako. Helburua elebakar erdaldunik ez egotea ere izan beharko litzateke, eta horretarako euskarak babesa behar eta beharko du etorkizunean.
Ondo izan,
Pello
Partekatu
Batu zaitez Osoigora