Ezin gara EAJren zain egon, baina Euskal Bideak aurrera egin ahala EAJ hurbilduko da.
Euskal Bidea ekimen bat da erabaki eskubidea eta horren bitartez independentzia eta burujabetza lortzeko bidea izan nahi duena. Eta lanbide horretan EAJ ez da hasiko, ez delako hasi azkeneko 40 urte hauetan Ibarretxe planaren salbuespen mugatuarekin. Beraz EAJri itxoiten ezin gaitezke egon. Gainera, erronka honen froga nagusia datza herritarrengana iristean ala ez iristean. Esatebaterako Gure Esku dago bezalako mugimenduekin elkartuz. Bi urrats horiek betetzen badira EAJk ez du hurbildu beste erremediorik izanen CIUri Catalunyan gertatu zaion bezala. Eta EAJko zuzendaritza ez baldin bada hurbiltzen ere, abertzalea den bere baitako gehiengoa ondoratuko da. Beraz, Euskal Bidea hasi da eta jarraituko du EAJ gabe, baina aurrera joatea lortzen baldin badu EAJri bozkatzen dion gehiengo bat ere, hor egongo da bukaeran.
Partekatu
Batu zaitez Osoigora