Zilegi al da Pablo Iglesiasek euskaraz hitzik ez jakitea?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Xabi Jiménez

Estatu plurinazional proiektua: Hizkuntza eta herritar ezberdinen nortasunari errespetua


Kaixo Aitor! Eskerrik asko zeure galderagatik.

Pablo Iglesiasek ez dakit plurinazionaltasun hitza erabili duen edota bere proiektu politikoa benetan estatu plurinazional baten aldekoa den. Alberto Garzonena bai, proiektu horretan estatua osatzen duten herrien nortasuna eta hizkuntza bermatzen delako. Niretzako arazoa ez da Presidentea Logroñon jaioa bada eta Malagan hazia bada euskararik berba ez egitea, baizik eta ni euskal herritar modun, euskaldun modun, estatuko administrazioari euskeraz zuzendu ahal naizen edota administrazio horrek ni egindako eskakizunari euskeraz erantzuten dion. Edo gehiago esanda, nire ordezkari batek Kongresuan edo Senatuan euskaraz zuzendu daitekeen.

Ala ere, plurinazionaltasuna ez da soilik hizkuntza kontu bat, baizik eta euskaraz hitz egin ez dezakeen Presidente horrek planteatzen duen estatu eredu horretan Euskal Herriaren edota beste edozein nazio eratzen duten herritarren borondatea errespetatzen duen ala ez, eta bakoitzaren nortasuna eta hizkuntza eroso integratzeko proiektu politikoa duen.


 Partekatu
Xabi Jiménez
 Galdera Zilegi al da Pablo Iglesiasek euskaraz hitzik ez jakitea?

Estado plurinazional kontzeptua behin eta berriz erabili izan du Pablo Iglesiasek azken hilabeteotan, baita Alberto Garzonek. Honen aurrean nik zera pentsatzen dut: Nola izango gara plurinazional Espainiako Gobernuak hitz bat bera ere ez dakienean euskaraz. Zilegi da Espainiako buruak (Garzon edo Iglesias) euskara ez jakitea? Ze plurionazionalismoz ari gara hitz egiten?

Sortzailea
Usuario Anónimo Usuario Anónimo
13 de 10 Apoyos
2015.11.23

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan