Zeintzuk izango dira euskararen alde hartu beharreko neurri zehatzak?
Ez dago galderaren erantzun gehiago
Xabier Olano

Herritarren euskalduntzea doan izango da Gipuzkoan


Legealdi honetan kudeatzen egon garen erakundeetan, herritar guztien eskubideak bermatze aldera, zerbitzu guztiak euskaraz emateko jauzi handia eman dugu. Baita udal zein Aldundiaren langileen lan hizkuntza euskara izan dadin. Asko dago egiteko, baina euskararen ezagutzaren tasak igotzea da lehentasunezkoa une honetan. Demostratua dago gero eta jende gehiagok euskaraz baldin badakite, gero eta aukera gehiago egoten direla euskaraz aritzeko eta, beraz, gure hizkuntza normalizatzeko eta hamarkadetan izandako mendekotasuna gainditzeko.

Zentzu honetan, jasotako iritzi eta datuen arabera, euskaltegietako izen emateen gora-beheretan aldagai garrantzitsuak dira euskara ikasteko laguntzak eta horiek eskuratzeko modua. Eta arazo hori erabat konponduko dugu datorren legealdian.

Helduen euskalduntzearen doakotasunerantz urratsak emango ditugu, udalekin eta arloko eragileekin elkarlanean, diru laguntzen eraginkortasuna bilatuz. Hau da, Gipuzkoan euskara ikastea erabat doakoa izango da datorren legealdian. Eusko Jaurlaritzak dagozkion dirua eta bitartekoak jarri ala ez.

Beste aldetik, Erregeorde ustekoa den Urquijo jaunak oztopatu eta debekatu nahi izan digu euskal erakundeoi euskaraz aritzea gure artean. Espainola inposatu digu euskaldunon hizkuntza bakar gisa. Espainiar agintariek ohi dutenez, ez ditu bere legeak aintzat hartu ere egin, areago, euskaldunok gure hizkuntzaren mesedetan adostutako lege eta arauak gutxietsi eta zangopean hartu ditu. Euskaldunok erantzun bikaina eman diogu, eta euskaraz bizitzen jarraitu dugu. Era berean, erantzun aproposa eman dio EAEko epaile batek gogoraziz badagokiola euskaraz jakitea, legez, 30 urteko atzerapena daramala, eta ez duela zertan bere gabezien zama beste inori pasa. Tamalez, nabarmen geratu dira Jaurlaritza eta PNV, Urquijori eman dizkioten erantzunak herabeak eta makalak izan baitira.

Eta UEMAri dagokionez, udalerri euskaldunak biltzen dituen erakunde hau bultzatzen jarraituko dugu. Euskarak arnasguneak behar ditu eta UEMAk paper protagonista jokatu behar du, bai herritarren hizkuntz eskubideen defentsan baita euskararen normalizazio prozesuan ere.


 Partekatu
Xabier Olano
 Galdera Zeintzuk izango dira euskararen alde hartu beharreko neurri zehatzak?

Euskararen alde zaudetela agerikoa bada ere, zehazki zeintzuk izango diren hartu beharreko neurri zehatzak jakitea gustatuko litzaidake. UEMAko udalerrietan ere Urkijoren oztopoei nola aurre egin ere jakin nahiko nuke. Mila esker eta animo

Sortzailea
Aitzol Kezkatia Aitzol Kezkatia
11 de 10 Apoyos
2015.05.14

Batu zaitez Osoigora

Politikaria bazara eta parte hartzeko interesa baduzu, Jarri harremanetan

Jarri gurekin harremanetan